Richard Leakey

Richard Erskine Leakey (Nairobi, Kenya, 1944ko abenduaren 19a -) kenyar antropologoa da.

Richard Leakey
Richard Leakey.jpg
museo zuzendari

Bizitza
JaiotzaNairobi1944ko abenduaren 19a (76 urte)
Herrialdea Kenya
BizilekuaNairobi
Talde etnikoaIngelesa
Familia
AitaLouis Seymour Bazett Leakey
AmaMary Leakey
Ezkontidea(k)Meave Leakey  (1970 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLenana School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, paleontologoa, arkeologoa, prehistorialaria, autobiografialaria, paleoantropologoa, politikaria eta conservationist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Stony Brookeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaSafina (en) Itzuli

IMDB: nm2611466 Discogs: 461097 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Mary Douglas Leakey paleoantropologoaren eta Louis Leakey antropologoaren semea da. Hasieran ez zuen gurasoen bidetik jarraitu nahi izan. 1963an, ordea, australopitekoen masailezur bat aurkitu zuen, eta antropologia ikastea erabaki zuen. Londresen bi urteko ikastaro bat sei hilabetean osatu ondoren, Kenyara itzuli zen. 1967an, aztarnategi paleontologiko garrantzitsu bat aurkitu zuen Turkana aintziraren ekialdeko ertzean. Han, Austrolopithecus boiseiaren burezur bat aurkitu zuen oso-osorik 1969an, eta, urte batzuk geroago, Homo habilis motako burezur bat. Burezur hura berregin eta ikertu ondoren, bi milioi urteko data ipini zion, eta Homo leinuaren antzinatasuna uste zen baino askoz handiagoa dela frogatu zuen.

1984an, ordu arteko Homo erectusaren hezurdurarik osoena aurkitu zuen Alan Walkerrekin, eta baita Sivapithecusaren masailezurra, hortzak eta burezur-zatiak ere, 17 milioiko antzinatasuna eta gizonaren zein tximinoaren aurrekoa izan daitekeena.

1968tik 1989ra, Kenyako Museo Nazionaleko zuzendari izan zen, eta, gero, Kenyako Fauna Zerbitzuen buru. 1977an, The Making of Mankind (Gizateriaren eraketa) lana argitaratu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Leakey  

ErreferentziakAldatu