Ricardo Balaca

margolari espainiarra

Ricardo Balaca Orejas-Canseco (Lisboa, 1844ko abenduaren 31Aravaca, Madril, 1880ko otsailaren 12a) guduen eszenak  margotzen espezializatua zegoen pintore espainiarra.[1].

Ricardo Balaca

Bizitza
JaiotzaLisboa1844ko abenduaren 31
Herrialdea Espainia
HeriotzaAravaca1880ko otsailaren 12a (35 urte)
Familia
AitaJosé Balaca
Ezkontidea(k)Teresa Vergara (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Genero artistikoaerretratua
margolaritza historikoa

Biografia eta lanak aldatu

 
'Almansako gudua',  Ricardo Balacak margotua. (Pradoko Museoa).

Bere aita José Balaca Carrión margolaria ere bazen. Ricardo semea jaio zen unean Lisboan zegoen, Espainatik erbesteratu ondoren arrazoi politikoak zirela medio.

Formakuntza senidearen estudioan hasi zuen eta Madrilgo Escuela Superior de Pintura Escultura y Grabado delakoan osatu, non  Federico Madrazo. margolariaren ikasle izan zen.  Gazte zela, nabarmendu zen eta 1858 urtean, 13 urte baino ez zituela, parte hartu zuen Espainiako Exposición Nacional de Bellas Artes , non ohorezko aipamena jaso zuen.

Teresa Vergara Domínguez izan zuen emazte eta harekin hiru seme izan zituen. 37 urte zituela hil egin zen. Bere anaia,  Eduardo Balaca , margolari aitortua izan zen ere. 

Marrazkigintza, ilustrazio grafikoa, erretratua eta batik bat guduen eszenak margotzen nabarmendu zen. Hori XVIII mendeko genero tipikoa zen, baina XIX mendean, Erromantizismoa zabaltzean, generoa gailendu zen berriz. Bere lanen artean, azpimarragarriak dira Hirugarren Karlistaldian eginikoak, Gerra Ministerioak berriemaile izendatutakoan. Epe horretan, hainbat marrazki egin zituen gerrako gertaerak islatzen.[2].

Bere lanen artean, badago  La Batalla de Almansa Madrilgo Pradoko Museoan erakusgai dagoena,  Teresa Vergara emaztearen erretratua,  Lazaro Galdiano Museoan eta   Inocencia Serrano y Cerver, Cerralbo Markesaren erretratua, Madrilgo Cerralbo Museoan ere. Ilustratzaile gisa, On Kixote Mantxakoaren Montaner y Simónek eginiko argitalpenaren ilustrazio lanak egin zituen eta garaiko hainbat aldizkarien kolaboratzaile izan zen.[3] [4]


Erreferentziak aldatu

  1. Ricardok Balaca bigarren karlistadako margolaria. Zumalakarregi Museoa (Noiz kontsultatua: 2016-3-22).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Balaca y Canseco» XIX. mendeko albuma (Gipuzkoako Foru Aldundia) (Noiz kontsultatua: 2016-3-22).
  3. http://espaciocusachs.blogspot.com/2010/09/ricardo-balaca-un-joven-prodigio.html Ricardo Balaca. Un joven prodigio.] 2011ko apirilaren 2an eginiko kontsulta.
  4. Museo del Prado, enciclopedia online: Ricardo Balaca y Orejas-Canseco. 2011ko apirilaren 2an eginiko kontsulta

Bibliografia aldatu