Rea (satelitea)

Rhea (satelitea)» orritik birbideratua)


Rea, edo Saturno V, Saturno planetaren satelite naturaletariko bat da, Titanen ondoren handiena.

Rea (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaCassini
Data1672ko abenduaren 23an
KategoriaSaturnoren sateliteak eta regular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteSaturno
Ardatzerdi handia527.070 km
Eszentrikotasuna0,001258
Orbita-periodoa4,518212 egun
Makurdura orbitala0,345° Saturnoren ekuatorearekiko
Ezaugarri fisikoak
Erradioa764,3 km
Masa2,306518±0,000353 ×1021
Dentsitatea1,233±0,010 ×103
Grabitatea azalean0,264 m/s2
Albedoa0,6
Tenperatura~55-99
Itxurazko magnitudea10

Ezaugarri fisikoak aldatu

Reak dentsitate txikia du (1,233 kg⋅m-³). Horrenbestez, konposizio hau duela uste da: % 75 ur-izotza, eta % 25 arrokak. Hasieran pentsatu zen arrokazko nukleoa izango zuela, baina Cassini zundak egindako inertzia-momentuaren neurketek adierazten dute barnealdea homogeneoa izango dela (eta, beharbada, erdialdean izotza konprimituta egongo dela).

Dione satelitean gertatzen den bezala, atzeko eta aurreko hemisferioak desberdinak dira, eta horrek pentsarazten du bi sateliteen historia eta konposizioa antzekoak direla. Rearen gainazaleko tenperatura -174 °C da eguzkitan, eta -200 °C-tik -220 °C-ra bitartekoa itzaletan.

Gainazala kraterrez josita dago, eta eskualde batean 40 km-tik gorako diametroko kraterrak daude.

2008ko martxoaren 6an Cassini zundak bidalitako datuek adierazten zuten materia-disko batek orbitatzen zuela Rea, hau da, eraztunak dituela. Eraztuna osatzen duten hondakinak satelitea baino dentsoagoak dira.

Aurkikuntza aldatu

Giovanni Domenico Cassinik aurkitu zuen 1672ko abenduaren 23an.

Izendapena aldatu

Cassinik aurkitu zituen Saturnoren lau sateliteei (Japeto, Tetis, Dione eta Rea) Sidera Lodoicea ("Luisen izarrak") izena eman zien, Luis XIV.a Frantziakoaren omenez. Gaur egungo izenak John Herschelek iradoki zituen 1847an. Rea Kronosen emaztea zen (mitologia grekoan, Kronos jainkoa Saturnoren baliokidea da).


Kanpo estekak aldatu