Rhûn itsasoa, Tolkienen legendarium ospetsuan, barne itsaso handi eta endorreiko bat da, Erdialdeko Lurraldearen ekialdean dagoena, nolabaiteko garrantzia duen eskenategia delarik. Mordorretik iparrekialdera eta Rhovanionetik ekialdera dago. Bere izenak, Rhûnek, "ekialdea" esan nahi du, eta sindarin eta quenyaren amankomuneko erro batetik RÔtik letorke, "eguzkiaren irteera"rekin lotua dagoena, quenyaz Rómen eta sindarinez Amrûn idazten dena. Gutxi gora-behera, bere azalera 1000 kilometro karratukoa da, eta, bere zabalera, 300 kilometrokoa.

Rhûn itsasoa, ibai ugarik elikatzen dute, baina nagusiki Zelduinek (Ibai Azkarra) eta Karnenek (Ibai Gorria). Itsaso honen mendebaldeko kostaldea, euren izena Tolkienen mapetan eta ezta Pauline Baynesetan ere agertzen ez den muino multzo batez mugatua dago, baina Dorwinionen hegoaldeko muga adierazten dute. 300 kilometro hegoaldera, Ered Lithui mendilerroaren ekialdeko adarrak daude.

Bere ekialdeko kostaldea, pinudi handi batek mugatzen du, iparrekialdean dagoena, eta, beharbada, Taur Rómen deitua (Ekialdeko Basoa), Tolkienek lehenik pentsatutako izena Neldoreth izan zen arren, alde batera utzia izan zena, izen horrekin, ondoren, Belerianden dagoen Doriatheko basoetako bat izendatzeko. Rhûn itsasoaren hegoekialdeko kostaldeetatik, lautada zabal bat hedatzen zen, non Arawko behi basatiek bazkatzen zuten. Argitaratutako mapa batzuetan, tamaina handiko uharte baten existentzia erakusten da, hegoekialdeko kostaldeetatik gertu dagoena, izendatua izan ez zena.

Christopher Tolkienek eta beste aditu batzuk, Rhûn itsasoa, garai batean existitu zen Helkar itsasoaren (Bitxien Gerra, 174. orrialdea) hondakin bat izango litzatekeela argudiatu dute. Karen Wynn Fonstadek hartu zuen ideia hau Erdialdeko Lurraldeko Atlasa izeneko bere lanean. Erdialdeko Lurraldeko Herriak lanean, Rhûn itsasoari buruzko erreferentziak daude Eguzkiaren Lehen Arotik existitzen, Helkar itsasoarekin identifikazio zehatzik egiten ez den arren.

Historia

aldatu

Elfoak zein Gizakiak, esnatu ziren tokitik Erdialdeko Lurraldeko mendebaldera bidaiatu zutenak, Rhûn itsasoa zen hesi naturalarekin topo egin zuten, eta, denbora batez, itsaso honen kostaldean bizi izan ziren.

Bidaia handia hasi zuten hiru elfoar taldeetatik, Teleriak izan ziren itsasoaren ertzean denbora gehien eman zutenak, Valinorrerako bidean oztopo handi bat izan zena. Elwë eta Olwëren gudalostekideek, itsasoa, honen ekialdeko kostaldean aurkitu zuten zurarekin egin zituzten txalupetan zeharkatu zuten. Esaten denez, Zirdan nabarmendu zen itsasontziak eraikitzeko artean, bere herriak barne itsasoari aurre egin zionean.

Edainei dagokienez, Hadorren herria izan zen Rhûn itsasoaren kostaldean bizitzen denbora gehien eman zuena "beste aldea ikusi ahal izateko zabalegia, ez zuen itsasaldirik, baina ekaitz handiak jasaten zituen" bezala deskribatzen zutena. Iparekialdean hedatzen ziren basoetan, Bëorren herria ere denbora batez bizi izan zen Barne itsasotik gertu, hadortarrak baino lehenago iritsiz eta hegomendebaldeko muinoen oinean ezarriz. Bi herriak, bestearen existentziaren berri izan zuten, lehenek "itsasontzien eraikuntzaren artea" ikasi zutenean eta "bere ostearen zati bat, nondik banandu egin ziren, itsaso berera heldu zela" jakin zutenean, "askotan toporik egin eta berririk elkartrukatzen ez zuten" arren.

Kanpo estekak

aldatu