Revenga de Campos Palentziako udalerria da, Tierra de Campos eskualdean dagoena, Gaztela eta Leonen. Ucieza erreka txikia alboan du.

Revenga de Campos
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaPalentziako probintzia
AlkateaFelicísimo García Quijano (en) Itzuli
Izen ofizialaRevenga de Campos
Posta kodea34447
INEk ezarritako kodea34152
HerriburuaRevenga de Campos
Geografia
Koordenatuak42°17′02″N 4°28′57″W / 42.283888888889°N 4.4825°W / 42.283888888889; -4.4825
Map
Azalera22.41 km²
Altuera763 m
MugakideakPoblación de Campos, Amayuelas de Arriba, San Cebrián de Campos, Villoldo, Lomas de Campos, Villarmentero de Campos eta Villovieco
Demografia
Biztanleria136 (2023)
−6 (2022)
alt_left 73 (%53,7) (%58,1) 79 alt_right
Dentsitatea6,07 bizt/km²
MatrikulaP
revengadecampos.dip-palencia.es

158 biztanle bizi dira bertan, baina, urtero, uda ailegatzen denean, jendez bete egiten da honako bi arrazoiengatik; bata, han bizi direnen senitartekoak hara joaten direlako (oporraldiak igarotzera, normalean); eta bestea, herriaren erditik Santiagoko Bidearen ibilbide bat dagoelako, Frantziakoa hain zuzen. Horrexegatik, jende asko geratzen da bertan lo egiten. Leku paregabea da lasaitasunaz eta isiltasunaz, hala nola, bere basoaz gozatzeko.

Elizak aldatu

Revengak duen lekurik politena San Lorenzo deituriko eliza da, harriz eta adreiluz eginda dago eta bost piezatan bananduta dagoena. Barruan, XVII. mendeko erretaula bat nabarmentzekoa da eta bi XVIII. mendekoak. Egunero elizako apaizak eguerdiko hamabietan meza egiten du.

Existitzen diren agiri batzuei esker, badakigu beste eliza bat zegoela, San Llorente deiturikoa, hain zuzen. Berau, herriaren irteeran kokatua omen zegoen.

Demografia aldatu

XIX. mendearen erdialdean Revenga 572 biztanle zituen baina poliki-poliki biztanleria murrizten joan da.

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 162 biztanle zituen.

Festak aldatu

  • San Lorenzo: abuztuaren 9 eta 10ean.
  • San Antonio de Padua : ekainaren 13an.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.