Retsina (grezieraz: pετσίνα) Greziako ardo mota bat da, erretxinaduna, bi mila urte baino gehiagoko tradizioa duena.

Retsina
Greek wine (en) Itzuli eta resinated wine (en) Itzuli
Retsina.JPG
Historia
JatorriaGrezia

Barietate zuria eta gorria ditu eta ia herrialde osoan produzitzen da, baina batez ere Atikan, Beozian eta Eubean. Rhoditis, Assyrtiko, Savatiano eta Athiri (Rodasen) mahats motekin egiten da[1], eta gaur egun Greziako ardo produkzio osoaren %10 bat egiten du. Jatorri-deitura babestua du, bai eta Greziako eta Zipreko hegoaldeko zenbait eskualdetako tradiziozko deitura ere.

Greziako ardoaren inguruko kulturaren elementu garrantzitsua da, bereziki zizka-mizkak edo aperitiboak (meze) laguntzeko, baita tarama, itsaskiak eta entsaladak ere.[2]

Duela urte batzuk, nazioarteko merkatuari begira, ardo hobeak erabiltzen hasi ziren oinarritarako, eta alkoholaren nahiz erretxinaren proportzioa (100 g/hl) gutxitu zituzten ekoizleek.

Gaur egun, Alepo pinuaren erretxina, Atikakoa, muztioari eransten zaio, eta behin hartzidura bukatuta kentzen da, lehenbiziko ontzi-aldaketa egiten denean.[3]

HistoriaAldatu

Retsina izena erretxinatik datorkio. Izan ere, antzinako garaietan, ardoa buztinezko anforetan gordetzen zenean, ontziak gisuz eta erretxinaz ixten zituzten hermetikoki, ardoa kontserbatzeko. Barrura airerik sartzen ez zenez, denbora luzeagoa irauten zuten galdu edo ozpindu gabe. Baina garai hartan ez zekiten hori zela arrazoia, alegia, oxigeno gehiegik hondatzen zuela ardoa, eta pentsatu zuten erretxinari esker irauten zuela onik. Horrenbestez, ardoari pinu-erretxinaren puska bat edo beste gehitzeko ohitura zabaldu zen, eta horrek aroma berezia ematen zion.

ErreferentziakAldatu

  1. Robinson, J., ed. (2006). The Oxford Companion to Wine (Third ed.). Oxford University Press. pp. 568–569. ISBN 0-19-860990-6. .
  2. http://ardotanblai.blogspot.com/2009/. .
  3. https://www.vinetur.com/2020070460936/retsina%E2%80%9A-el-vino-griego.html. .

Kanpo estekakAldatu