Rhetia

Retia» orritik birbideratua)

Rhetia[1] (Latinez: Rætia edo Rhætia) Europako erdialdeko antzinako lurraldea izan zen, Alpe mendien erdialdean, egungo Grisoien kantonamenduaren, Tirolen eta Lonbardiaren artean. Herri zeltak bizi ziren Tiberiok eta Drusok konkistatu zutenean (K.a. 15). Tridentum (Trento), Castra Regina (Regensburg) eta Castra Batava (Passau) ziren lurralde hartan erromatarrek gotortu zituzten hiri nagusiak. Behe Inperioan, ordea, bi probintziatan banatu zen Rhetia: Raetia Prima (hiriburua, Chur) eta Raetia Secunda (hiriburua, Augsburgo). Barbaroek bipildu zuten lurraldea V. mendean. Teodoriko Handia hil zenean, bavariarren mende geratu zen Rhetia, eta handik aurrera zabaldu zen lurralde haietako germaniartzea, Tirol aldean, bereziki. Lurralde horretan zabaldu ziren hizkuntza erretorromanikoak, latinaren ondorengoak, hain zuzen.

Rhetiaren kokapena

Hiri nagusiak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


120ko Erromatar Inperioko probintziak
 
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre