Remontival pilotalekua

Remontival pilotalekua Lizarrako pilotaleku luzea da, Remontival auzoan kokatua. 2002ko ekainaren 26an inauguratua, Lizarrako Udalaren jabetzakoa da, eta San Miguel pilota klubaren egoitza.[1]

Remontival pilotalekua
Remontival pilotalekua, 2014.jpg
Kokapena
Kirola pilota
Luzera 80 m
Luzera 80

Pilotalekuaren argiztatzeak kritika ugari eragin du pilotariengandik eta pilotazaleengandik: eraikitzean, izan ere, leihoak jarri zizkioten ezker paretaren gainaldean, eta horrek pilota ondo ikustea eragozten die pilotariei eta ikusleei, pilotari argi kontra begiratzen diotenean.[2] Gainera, hasieran, kolore berde ilunez margotu zenez, udan ere argi artifiziala behar zen, eta ondorioz 2010eko abenduan urdinez margotu zuten, argitasun handiagoa izan zezan.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman CalleMayor242NuevoFronton izeneko erreferentziarako
  2. (Gaztelaniaz) «La cruz: Los aficionados a la pelota descubrieron varias deficiencias en el estreno del Frontón Remontival», Calle Mayor aldizkaria, 242. zenbakia, 2002-07-11. Ikus 7. orrialdea.
  3. (Gaztelaniaz) «El frontón Remontival de Estella se pintará azul», Diario de Navarra, 2010-11-27.

Kanpo estekakAldatu