Reign of Fire (filma)
Reign of Fire (euskaraz Suaren Agintaldia), 2002ko Rob Bowman estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko film pos-apokaliptiko bat da. Christian Bale, Matthew McConaughey, Izabella Scorupco eta Gerard Butler aktoreek antzeztu zuten.
Reign of Fire (filma) | |
---|---|
Edward Shearmurren filma | |
Egilea(k) | Edward Shearmur |
Argitaratze-data | 2002 |
Izenburua | Reign of Fire |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak eta Irlandako Errepublika |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Izu garaia eta su |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, monster film (en) , fantasiazko filma, film post-apokaliptikoa eta film distopikoa |
Iraupena | 98 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Rob Bowman (en) |
Gidoigilea(k) | Matt Greenberg |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gary Barber Richard D. Zanuck Roger Birnbaum |
Konpainia ekoizlea | Spyglass Media Group (en) Touchstone Pictures |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Edward Shearmur |
Argazki-zuzendaria | Adrian Biddle |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
Argumentua
aldatu2000ko hamarkadaren hasiera, Londres. Quinn (Ben Thornton), 12 urteko mutikoak, nahigabean mende luzez lokartua egon den herensuge erraldoi bat esnatu berri du.
Hogei urte beranduago, Lur planetan osoan barna piztia eta bere kumearen igarotzearen hondamendiaren aztarnak nonhai ikusgai daude. Herensugeak arras buruagiak diren izakiak dira, eta ez dute Lurra gizakiek elkarbanatzeko inongo asmorik. Jada, Quinn (Christian Bale) heldua eta suhiltzaileen burua da, bere lana herri txiki bateko biztanleak salbu eta bizirik mantentzeko piztiak ahalik eta urrunen mantentzean datza. Kaos honen erdian Van Zan (Matthew McConaughey) agertuko da, herensugeak nola akatu eta gizateria salba dezakela ziurtatzen duen estatubatuar gizasemea.
Aktoreak
aldatu- Christian Bale: Quinn Abercromby
- Matthew McConaughey: Denton Van Zan
- Izabella Scorupco: Alex Jensen
- Gerard Butler: Creedy
- Scott Moutter: Jared Wilke
- David Kennedy: Eddie Stax
- Alexander Siddig: Ajay
- Ned Dennehy: Barlow
- Rory Keenan: Devon
- Terence Maynard: Gideon
- Doug Cockle: Goosh
- Randall Carlton: Burke
- Chris Kelly: Mead
- Ben Thornton: Quinn gaztea
- Alice Krige: Karen Abercromby
- Jack Gleeson: "Mutila" (krediturik gabe)
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)