Reichenau (uhartea)

Reichenau Alemaniako hego-mendebaleko Baden-Württemberg estatuan dagoen Konstantzako aintzirako uhartea da. 3.203 biztanle zituen 2008an. 4,5 kilometro luze eta 1,6 kilometro zabal da, eta bi kilometroko errepide batek lotzen du kontinentera. Reichenau ezaguna da batez ere 724. urtean sortu zen beneditarren monasterio bat dagoelako uhartean. IX-XI. mendeetan Alemaniako hego-mendebaleko arte eta literaturaren gune garrantzitsua izan zen, eta unibertsitate ospetsua izan zuen, artzapezpiku eta apezpiku ugari eman zituena.

Reichenau uhartearen kokalekua.
Reichenau.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu