Reggio nell'Emilia

udalerri italiako
Reggio nell’Emilia» orritik birbideratua)

Reggio nell'Emilia[1] Italiako iparraldeko hiri bat da, izen bereko probintziako hiriburua, Emilia-Romagna eskualdean, Crostolo ibaiaren ertzean, Parma hiriaren hego-ekialdean kokatua. 167.678 biztanle ditu (2009-12-31)

Reggio nell'Emilia
Reggio Emilia
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Emilia-Romagna
ProbintziaReggio nell'Emiliako probintzia
Izen ofizialaReggio Emilia
Jatorrizko izenaReggio Emilia
Posta kodea42121–42124
ISTAT kodea035033
Geografia
Koordenatuak44°42′N 10°38′E / 44.7°N 10.63°E / 44.7; 10.63
Map
Azalera230.66 km²
Altuera58 m
MugakideakAlbinea, Bagnolo in Piano, Bibbiano, Cadelbosco di Sopra, Campegine, Casalgrande, Correggio, Montecchio Emilia, Quattro Castella, Rubiera, San Martino in Rio, Sant'Ilario d'Enza, Scandiano eta Cavriago
Demografia
Biztanleria169.545 (2023ko urtarrilaren 1a)
−2.399 (2018)
Dentsitatea735,04 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0522
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakZadar, Bydgoszcz, Chisinau, Dijon, Fort Worth, Girona, Kragujevac (en) Itzuli, Rio Branco, Polokwane, Schwerin, Pemba, Rizhao, Ujda, Centar Municipality (en) Itzuli eta Beit Jala
Katastro kodeaH223
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaRE
municipio.re.it

Errepide- eta burdinbide-gune garrantzitsua da. Nekazaritza-gaien (mahatsa, gazta, haragia) merkataritza eta industria (janari-industria, ardogintza, kimika-industria, burdinbide-gaiak, metalurgia, tresneria elektrikoa) dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Arkitektura aldetik, aipagarriak dira XIII. mendeko katedrala, Madonna della Ghiara Ama Birjinaren eliza (1597-1619), Parmeggiani galeria eta XV-XVI. mendeetako jauregi ugari.

Historia aldatu

Marco Emilio Lepido erromatarrak sortu zuen K.a. II. mendean, Emiliako galtzadan, Regium Lepidi izenarekin. Lombardiako dukeen egoitza izan zen ondoren, eta herri burujabea zen XII. mendean. Este etxearen mende egon zen 1409tik 1796ra bitartean, eta Piemonteko eskualdean 1859. urteaz geroztik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu