Ireki menu nagusia

Regüelta estatu sozialista eraikitzeko Kantabriaren autodeterminazioa aldarrikatzen duen gazte erakundea da. 1998ko maiatzaren 1ean sortu zuten inguru antifaxista eta CJC (Gazte Komunisten Kolektiboak) erakundetik zetozen hainbat gaztek.

ErakundeaAldatu

Erakundearen barruan dauden ezkerreko ikuspegi eta sentxibilitate ezberdinak aintzat hartuta, Regüeltak mugimendu sozialistatzat dauka bere burua. Euren ustez, sozialismoaren alde borrokatzen dute gizarte justizia, internazionalismoaa, elkartasuna, eskubide kolektiboak (eta hauek norbanakoen asktasunaren berme moduan), sexu eta genero askapena, ekologismoa eta lur eta ekoizbideen kontrol eta kudeaketa herrikoi eta demokratikoa aldarrikatzen dituztelako.

Euren esanetan, klase eta zapaldutakorik gabeko mundu hobea eraki nahi dute, xenofobia, arrazismo, patriarkalismo eta edonolako diskriminaziorik gabekoa, eta herri zuzendaritzaren mendeko garapen osoa aldarrikatzen dutela, herrien ongizate ekonomiko, ekologiko eta soziala ardatz izango lukeena.

Regüeltaren ekintza esparrua historiko eta kulturalki Kantabriar Nazioa osatuko luketen eremura zabaltzen dan, nahiz eta gaur egun Autonomia Elkartera mugatzen den.

Regüeltaren azken helburua Kantabriaren independentzia da, bere ezaugarrietara moldatutako sistema sozialista batekin eta horretarako fronte guztiak hartuko lituzkeen Muvición Popular Cántabra de Liberación (Askapenerako Kantabriako Herri Mugimendua).

EraketaAldatu

Erakundearen funtzionamendua asanblearioa da. ez dago ezein alderdi politikoren menpe eta eskualdeko asanbladeran antolatzen da, Nazio Koordinadoran elkartzen direnak. Euren webgunean diotenez, gazte mugimendu autonomo eta alegala da. Era beran, ez daukate erakundeen inolako laguntzarik, eta kideen ekarpenak eta materialaren salmenta dira sostengu ekonomikoak.

Beste mugimenduekiko harremanakAldatu

Regüeltak harremana dauka Estatuko hainbat mugimendu independentista ezkertiarrekin, hala nola Darréu (hauekin batera antolatu zuten 206ko Día de la Mocedá Revolucionario, Gazteria Iraultzailearen Eguna).

Kanpo loturakAldatu