Reek
Reekak, Star Wars film sagan, hiru adar dituzten pizti batzuk dira, errinozeroen antzerakoak. Star Wars II. Atala: Klonen Erasoa filmean agertzen dira.
Reeka, zezenketa pizti erraldoi bat zen, larru korazatua zuena. Codian ilargian du jatorria, non arrantxo zabaletan lasai bazkatzen duten. Baina, haragiarekin elikatzen direnean, oso oldarkor bihurtzen dira, eta euren bidean agertzen den edonor erasotzen dute. Hain handia da bere aldaketa metabolikoa, ohi berdexka kolorekoa den bere larrua, gorri bihurtzen dela, elikadura aldaketa adieraziz.
Reekak, gutxi batzuk komertzializatzen zituzten, geonosiarrek kasu, pizti hauen talde bat erosi eta euren Geonosiseko Hareara eraman zituztenak, non presoak exekutatzen zituzten reekengana edo beste piztia batzuetara jaurtiz.
Obi-Wan Kenobik, reekak, indartsuak baina leloak direla uste du.