Redin eta Kruzat jauregia

eraikin babestua Iruñean

Redin eta Kruzat jauregia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen jauregi bat da. Iruñeko Udalaren jabetzako eraikina da[1]

Redin eta Kruzat jauregia
Iruñeko Alde Zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′04″N 1°38′47″W / 42.81791°N 1.64635°W / 42.81791; -1.64635
Map
Arkitektura
Ondarea

Kolkalekua aldatu

Iruñeko Alde Zaharran dago, Kale Nagusiaren 31. zenbakian, eta Kondestablearen jauregia eta Sarasate museotik hurbil.

Historia aldatu

XVIII. mendean eraiki zen, jada aurretik leku berean bazen beste jauregi bat.

1983an Iruñeko Udalak erosi zuen eta 1987-2009 artean Joaquin Maya Musika Eskolaren egoitza izan zen, baina gaur egun eta azken urte hauetan husturik dago.

Eraikina aldatu

Aurrealdean Redindarren armarria ikusgai dago, eta haren behealdean, 1657an Martin Redin San Joan Ordenako Maisu Nagusia izendatu zutela oroitarazteko ezarri zen latinezko idazki arras luzea[2].

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea


Kanpo estekak aldatu