Rebecca Lemp

Alemaniar emakume sorginkeria egotzita sutan errea

Rebecca Lemp (Nördlingen, Alemania, 1550 - ibidem 1590eko irailaren 9a) sorginkeria leporatu eta Nördlingenen sutan erre zuten emakume alemaniarra izan zen.[1]

Rebecca Lemp

Bizitza
JaiotzaNördlingen, 1550
Herrialdea Alemania
HeriotzaNördlingen1590eko irailaren 9a (juliotar egutegia) (39/40 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: sutan errea
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak

Sorgin-ehiza

aldatu

Nördlingenen (Alemania) sorginkeriagatik zigortutako 32 emakumeetako bat zen Rebeccan Lemp. George Pheringer magistratuak zuzendu zuen ehizaldia Sebastien Roettinger eta Conrad Graf abokatuekin batera.

Peter Lemp kontulariarekin ezkonduta zegoen Rebecca. Kontularia oso errespetatua zen eta sei seme-alaba zituzten. 1590eko apirilean atxilotu zuten Rebecca senarra negozio-bidaia batean zegoela. Bere seme-alabek kartzelan zegoela idatzi zioten aitari. Berak senarrari bere errugabetasunaz idatzi zion, askatuko zutela sinetsita, baina Lemp bost aldiz torturatu eta aitortu egin zuen. Senarrari berriro idatzi zion, eta bere burua hiltzeko zerbait bidaltzeko eskatu zion. Gutuna atzeman eta gero, bere buruaz beste egiten saiatu izana leporatu zion epaimahaiak.[2]

Epaimahaiak Lemp hertsatu egin zuen Peterri beste gutun bat idatz ziezaion, sorgina zela esanez. Peterrek epaimahaiari idatzi eta akusatzaileei aurre egiteko laguntza eskatu zion. Gainera, adierazi zuen Rebeccak aitormena behartuta egingo zuela, eta emaztea ·zintzo, jator eta errukitsu gisa deskribatu zuen, eta inoiz ez zuela "pentsamendu gaiztorik edo buruko gaixotasunik izan". Bere seme-alabei Bibliaz irakasten ziela ere esan zuen.

Lemp berriro torturatu zuten 1590eko irailaren 9an sutan erre baino lehen.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Guiley, Rosemary. (2008). The Encyclopedia of Witches, Witchcraft and Wicca. Infobase Publishing ISBN 978-1-4381-2684-5. (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  2. «Lemp, Rebecca (d. 1590) - Women in World History: A Biographical Encyclopedia | HighBeam Research» web.archive.org 2016-02-20 (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).

Kanpo estekak

aldatu