Real Madril Castilla Club de Fútbol

Real Madrid Castilla Club de Fútbol» orritik birbideratua)

Real Madril Castilla Club de Fútbol edo Castilla Real Madril futbol talderen harrobiko taldea da. 2012-13 urtetik aurrera Espainiako bigarren mailan ari da jokatzen.

Real Madril Castilla C.F.
Ezizena(k)La Fábrica
Sorrera1947 (77 urte)
Futbol zelaiaAlfredo Di Stéfano estadioa
edukiera: 6.000 lagun
inaugurazioa: 2006
PresidenteaEspainia Nicolás Martín-Sanz
EntrenatzaileaEspainia Raúl González
Liga1. maila RFEF
2021-2210.a (II multzoa)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Alfredo Di Stéfano estadioa.

Historia aldatu

1947an sortu zen Agrupación Deportiva Plus Ultra izena zuela Real Madril taldearen harrobiko lana egiteko asmoarekin. Kolore urdina zuen. 1972an izena aldatu zuen eta Castilla Club de Fútbol bihurtu zen.

Garai onenak 80. hamarkadaren hasieran bizi izan zituen, 1980ko Errege Kopako finalera iritsiz (Real Madrilen aurka galdu zuena) eta 1984ko bigarren mailako liga irabaziz, baina harrobiko taldea izanik ezin izan zuen lehen mailara igo. Kopako finalera iristeak gainera Europako Errekopa jokatzeko aukera eman zion, harrobiko talde batek Europa osoan lortu duen aldi bakarra izanik.

1990 urtean harrobiko taldeek talde nagusiaren izena eraman behar zuten legea kaleratu zen eta Real Madrid B sortu zen, hala ere Castilla izenaz ezagutzen zenez 2005ean Real Madrid Castilla izateko baimena eskuratu zuen. 2012an bigarren B maila irabazi eta bi denboraldi egin ditu bigarren mailan 2014an jeitsi den arte.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
1947
     
 
 
 
1950-72
     
 
 
 
1972-tik

Datuak aldatu

2022-23 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 33
  • Denboraldiak 2. B mailan: 21
  • 1. maila RFEF: 2
  • 2. maila RFEF: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 20
  • Ligako posturik onena: 1.a Bigarren mailan (1983-84)

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2004-05 Bigarren B maila 1.a -
2005-06 Bigarren maila 11.a -
2006-07 Bigarren maila 19.a -
2007-08 Bigarren B maila 5.a -
2008-09 Bigarren B maila 6.a -
2009-10 Bigarren B maila 8.a -
2010-11 Bigarren B maila 3.a -
2011-12 Bigarren B maila 1.a -
2012-13 Bigarren maila 8.a -
2013-14 Bigarren maila 20.a -
2014-15 Bigarren B maila 6.a -
2015-16 Bigarren B maila 1.a -
2016-17 Bigarren B maila 11.a -
2017-18 Bigarren B maila 8.a -
2018-19 Bigarren B maila 4.a -
2019-20 Bigarren B maila 7.a -
2020-21 Bigarren B maila 3.a -
2021-22 1. maila RFEF 10.a
2022-23 1. maila RFEF

Irabazitako txapelketak aldatu

1983-84

1991, 2002, 2005, 2012, 2016

Finalista 1980an.

Kanpo estekak aldatu