Randers
Randers Erdialdeko Jutlandiako eskualdean dagoen bigarren hiri handiena da eta Danimarkako zazpigarrena. Guden ibaian dagoen kaia da, itsasotik 10 kilometrotara kokaturik dagoena.
Randers | ||
---|---|---|
hiria | ||
![]() Randerseko udaletxe zaharra ![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Eskualdea | Erdialdeko Jutlandiako eskualdea | |
Alkatea | Henning Jensen Nyhuus | |
Posta kodea | 8900, 8920, 8930, 8940 eta 8960 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 56°27′25″N 10°02′21″E / 56.4569°N 10.0392°E56°27′25″N 10°02′21″E / 56.4569°N 10.0392°E | |
![]() | ||
Azalera | 800.14 km² | |
Altuera | 56 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 62.563 (2017ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | |
Metropolia | 94.221 | |
Dentsitatea | 78,19 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | XI. mendea | |
Telefono aurrizkia | 8 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Akureyri, Lahti, Västerås udalerria eta Jelenia Góra | |
http://www.randers.dk/ |
HistoriaAldatu
1100. urtearen inguruan sortu zen hiria, nahiz eta aztarna bikingoak ere aurkitu diren.
Ertaroan harresi handiak izan zituen Jutlandiako merkatal gune garrantzitsua izan baitzen, baina gaur egun kaleen izenek baino ez dute hori gogorarazten. Hala ere mende zailak pasa zituen. XIII. mendean hiru aldiz suntsitu eta berreraiki zuten hiria, Erik IV.aren aurkako borrokak zirela eta. XIV. mendean Valdemar IV.aren aurkako borrokek jarraitu zuten.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Randersko Zoo tropikala: Iparraldeko europako Oihan tropikal artifizial handiena da. 350 landare tropikal eta 175 animalia espezie ditu erakusgai.
- Randersko Arte Museoa: Daniar margolarien lanak erakusten ditu, batez ere XIX eta XX mendeko margolanak. 1887an sortu zen eta gaur egun Kultur Etxean kokaturik dago.
KirolakAldatu
Hiriko futbol taldea Randers FC da. Daniar superligan jokatzen du eta Danimarkako Kopa lau aldiz irabazi du.
Pertsona ezagunakAldatu
- Henrik Pontoppidan: 1917.an Literaturako Nobel Saria jaso zuen Danimarkako eguneroko bizitzaren isladagatik.
Hiri senidetuakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Danieraz) Webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]