Ireki menu nagusia

Ramon Etxarren Izturitz

Ramon Etxarren Izturitz (Gasteiz, 1929ko azaroaren 13aLas Palmas Kanaria Handikoa, 2014ko abuztuaren 25a)[1] Espainiako elizan goi kargua izan zen, bereziki Vicente Enrique Tarancón kardenalarekin batera. Eliza barruan aurrerakoia bezala ikusita zegoen.

Ramon Etxarren Izturitz
apezpiku katoliko

1969ko abenduaren 21a -
apezpiku laguntzaile

1969ko azaroaren 17a -
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Madrid Itzuli
apezpiku tituludun


Elizbarrutia: Q1209045 Itzuli
Apezpiku diozesiarra


Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Canarias Itzuli
Kanarietako Elizbarrutiko Gotzaina

Bizitza
Jaiotza Gasteiz1929ko azaroaren 13a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza 2014ko abuztuaren 25a (84 urte)
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Pontifize Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

BiografiaAldatu

Batxilergoko ikasketak Madrilen egin zituen, Cardenal Cisneros Institutuan, alegia. Salamankako Unibertsitate Pontifizian Filosofia ikasi zuen. Erroman Teologia Lizentzia lortu zuen. Lovainako Unibertsitate Katolikoan Gizarte Zientziak ikasi zituen. 1958ko martxoaren 19an apaiztu zen. 1969ko abenduaren 22an Madrilgo apezpiku auxiliarra izendatu zuten, Vicente Enrique Tarancón kardenalarekin. Kargu horretan bederatzi urte egin zituen. 1978ko azaroaren 29an Kanariak Uhartetako apezpikua izendatu zuten. Kargu horretan 2005 arte iraundu zuen; urte horretan, osasun arazoak zirela eta, postua utzi zuen. 75 urte zituen. Espainiako Gotzainen Batzarrean 1984tik 2011ra egon zen.[2]

2014ko abuztuaren 25an Las Palmas Kanaria Handikoa hirian hil zen, 84 urte zituelarik.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu