Ramalho Ortigão
idazle portugesra
Jose Duarte Ramalho Ortigão (Porto, Portugal, 1836ko urriaren 24a - Lisboa, Portugal, 1915eko irailaren 27a) portugaldar idazlea izan zen.
Ramalho Ortigão | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Porto, 1836ko urriaren 24a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Lisboa, 1915eko irailaren 27a (78 urte) (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, kazetaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Joăo Ribaixo |
![]() ![]() | |
![]() |
Biografia aldatu
Eça de Queirós eleberrigilearen laguntzailea izan zen O misterio da estrada de Sintra (1870, "Sintrako errepideko misterioa") eleberrian. Eçarekin ere As farpas argitalpenari eman zion hasiera 1871. urtean, eta garai hartako Portugalgo kulturaren ikuspegi zabala eskaintzen zituzten hilabetekariak kaleratu zituzten.
Lan kritikoak (Teofilo Braga, 1879), bidaia liburuak ("Holandan", 1883; "John Bull eta haren uhartea", 1887) eta ipuinak (Contos cor de rosa, 1870; "Arrosa koloreko ipuinak") idatzi zituen bestalde.
Erreferentziak aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramalho Ortigão |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.