Ramón Luis Valcárcel

Ramón Luis Valcárcel Siso (Murtzia, 1954ko azaroaren 16a) espainiar politikaria da. Murtziako Autonomia Erkidegoko lehendakaria. Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Murtziako Unibertsitatean. Ikasketak bukatuta, artearen historiako eskolak eman zituen, ikerketak egiteaz eta zenbait aldizkaritan idazteaz gainera. 1982an, Alianza Popular (gero, Partido Popular) alderdiko kide egin zen. Gero eta erantzukizun handiagoko karguak hartzen hasi zen alderdian, eta Murtziako Batzordeko kide izendatu zuten azkenik. 1987an, alderdiko Murtziako lehendakariordetza hartu zuen, eta PPren udal-taldeko lehendakari izendatu zuten Murtziako Udalean. Bi urte geroago, Murtziako Partido Popularreko lehendakaritza eskuratu zuen, baina hurrengo urtean utzi zuen, alderdiko lehendakariorde izendatu zutelako. 1991n, Murtziako Alderdi Popularreko lehendakari hautatu zuten, eta, 1993an, berriro. 1995ean, Murtziako Erkidegoko lehendakaritza eskuratu zuen, María Antonia Martínez sozialistaren lekua hartuz. 2010az geroztik, Europako Batasuneko Lurraldeen Batzordeko lehendakariordea da, eta lehendakari da 2012tik aurrera.

Ramón Luis Valcárcel

(2011)

Europarlamentaria

2014ko uztailaren 1a - 2019ko uztailaren 1a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak

Europako Parlamentuko Presidenteordea

2014ko uztailaren 1a - 2019ko uztailaren 1a

Europako Eskualdeen Batzordeako lehendakari

2012ko uztailaren 18a - 2014ko ekainaren 27a
Mercedes Bresso (en) Itzuli - Michel Lebrun

Murtziako Eskualdeko Presidentea

1995eko ekainaren 26a - 2014ko apirilaren 10a
María Antonia Martínez (en) Itzuli - Alberto Garre (en) Itzuli

deputy in the Regional Assembly of Murcia (en) Itzuli

1995eko maiatzaren 28a - 2014ko ekainaren 30a
Barrutia: Q41234644 Itzuli

Partido Popular de la Región de Murcia (en) Itzuli lehendakari

1991ko urriaren 5a - 2017ko martxoaren 18a
Juan Ramón Calero (en) Itzuli - Pedro Antonio Sánchez (en) Itzuli

Partido Popular de la Región de Murcia (en) Itzuli lehendakari

1989 - 1990
← baliorik ez - Juan Ramón Calero (en) Itzuli

Q63616582 Itzuli

1987ko ekainaren 10a - 1995eko maiatzaren 26a
Bizitza
JaiotzaMurtzia1954ko azaroaren 16a (69 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMurtziako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
KidetzaPartido Popular de la Región de Murcia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

Facebook: rlvalcarcel Twitter: RL_Valcarcel Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramón Luis Valcárcel