Ramón Artagaveytia (Montevideo, Uruguai, 1840ko uztaila - Ozeano Atlantikoa, 1912ko apirilaren 15a) RMS Titanic itsasontzian hildako euskal jatorriko uruguaiarra izan zen. Ontzian hildako euskal jatorriko bi pertsonetako bat izan zen.

Ramón Artagaveytia
Bizitza
JaiotzaMontevideo1840ko uztaila
Herrialdea Uruguai
HeriotzaOzeano Atlantikoa eta Ipar Ozeano Atlantikoa1912ko apirilaren 15a (71 urte) (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Biografia laburra aldatu

Bere aita, Ramón Bernardo 1796an jaio zen Santurtzin, bere aita (Ramónen aitona) hil eta gero. Hamazazpi urte beranduago bere ama ere hil zen. 1814an Bizkaia utzi eta Uruguaira joan zen. Bertan, arraunlari lanetan aritu zen Montevideoko portuan, eta urteetako lanaren ondoren Montevideo eta Buenos Aires hirien arteko lehen itsas garraio enpresa sortu zuen.

1826an María Josefa Gómezekin ezkondu eta hamar seme-alaba izan zituzten. Ramón Artagaveytia, 1840an jaioa, euren bosgarren semea izan zen. Ramón, Uruguaiko Partido Blanco alderdi politikoko kide ezaguna izan zen eta diputatu izateaz gain, Oribe presidentearen aholkulari izatera heldu zen.

1871eko abenduaren 24an, Ramón Artagaveytia Uruguaiko Punta Espinillotik gertu zegoen America itsasontzian zegoen. Ontzian lehen mailan bidaiatzen zuten 114 pertsona, bigarren mailako 20 eta hirugarren mailako 30 pertsona zihoazen. Ontziak su hartu eta 99 pertsona bertan hil ziren. Artagaveytiak Americatik ihes egitea lortu zuen uretara jausi eta kostaldera arte igeri eginez.

1905ean abeletxe bat erosi zuen Argentinako Garamini herrian. Ordurako Artagaveytia Argentina bizi zen. Bidaiatzea oso gustoko zuen eta 1912an Europara bidaiatu zuen Parisen zuen Matilde bere arreba eta bere semea Aurelio Arocena Artagaveytia Berlinen zegoen Uruguaiko kontsula bisitatzeko. Horrez gain, Bilbo eta Madril ere bisitatu zituen.

1912ko apirilaren 10ean ordu batzuk lehenago Southamptoneko portutik atera zen RMS Titanic ontzira igo zen Frantziako Cherbourg-Octeville portuan. Lau egun beranduago, ontziak iceberg bat jo eta Ozeano Atlantikoan hondoratu zen. Artagaveytia bertan hil zen. Montevideoko Hilerri Zentralean lurperatu zuten 1912ko ekainaren 18an.

Liburua aldatu

2010ean, Josu Hormaetxea historialariak Artagaveytiari buruzko liburua argitaratu zuen[1] Pasajeros del Titanic, el último viaje de Ramón Artagaveytia delakoa.

Erreferentziak aldatu

  1. Liburuaren argitalpenari buruzko albistea Deia egunkarian.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu