Ireki menu nagusia

Ralph Henry Baer (jaiotzez Rudolf Heinrich Baer; 1922ko martxoaren 8a2014ko abenduaren 6a) "Bideo jokoen aita" bezala ezaguna, Alemanian jaio eta estatu batuetan bizi izan zen bideo joko garatzailea izan zen. Alemaniar judu familia batekoa zen baina II. Mundu Gerra hasi aurretik AEBetara joan ziren. Bertan ingeniaritza ikasketak egin zituen.

Ralph Henry Baer
Ralphbaer.jpg
Bizitza
Izen osoa Ralph Hendrikson Baer
Jaiotza Rodalben1922ko martxoaren  8a
Herrialdea  Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa alemaniarra
judua
Heriotza Manchester2014ko abenduaren  6a (92 urte)
Heriotza modua : eritasuna
Hezkuntza
Hezkuntza-maila Zientziatan graduatua
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak asmatzailea, ekintzailea, ingeniaria, patent inventorra Itzuli eta video game developerra Itzuli
Enplegatzailea(k) Loral Corporation Itzuli  (1951 -  1951)
Sanders Associates Itzuli  (1956 -  1983)
Jasotako sariak
Kidetza Ingeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa
www.ralphbaer.com
Ralph Henry Baer

1968. urtean lehen kontsola prototipoa sortu zuen BrownBox (kutxa marroia) bezala ezagutzen dena. Eta handik lau urtera berriz (1972. urtean) Magnavox Odyssey historiako lehen kontsola asmatu zuen. Magnavox Odyssey AEBetan Philipsen bertako filialak merkaturatu zuen, eta oso denbora gutxian arrakasta handia izan zuen. Kontsolak 28 joko izan zituen guztira, tenisa tarteko, Atariren Pongaren oso antzekoa. Kontsolak ez zeukan ez prozesadore ezta RAM memoriarik. Dena transistore, erresistentzia eta kondentsadoreen bidez zegoen egina.

Beste asmakizun batzuen artean 1980ko hamarkadan oso ezaguna egin zen Simon joko elektronikoa dago. 4 koloredun botoi (eta hauei zegokien soinuak) sakatuz, jokoak sortutako patroi ezberdinak gogoratu eta jarraitu behar ziren. Honek ere arrakasta handia izan zuen bere momentuan.

Hil zen momentuan 150 patente baino gehiago zituen Ralph Baerrek.