Rajiv Ratna Gandhi (hindiz: राजीव गाँधी; Bombay, Britainiar India, 1944ko abuztuaren 20aSriperumbudur, Tamil Nadu, India, 1991ko maiatzaren 21a) indiar politikaria izan zen. Indiako estatu burujabea sortu zenean Lehen Ministro izandako Jawaharlal Nehruren iloba da, eta haren ondorengo Indira Gandhi Lehen Ministroaren semea. Rajiv Gandhik Indian egin zituen hasierako ikasketak, eta Cambridgeko Unibertsitatean eta Londresko Imperial Collegen osatu zituen. Gaztetan ez zuen erakutsi politikako arazoekiko halako kezkarik, eta hegazkintzan hasi zen lanean. Amaren ondorengotzarako prestatzen ari zen Sanjay anaia gaztea hil zitzaiolarik, ordea, bere lanbidea utzi eta haren lekua bete zuen 1980an Rajivek, amaren nahiari jaramon eginez. Denbora gutxian amaren aholkulari eta politikari ospetsu bihurtu zen, eta 1983. urtean Kongresuaren I Alderdiko lau idazkari karguetatik bat betetzeko izendatu zuen amak. 1984. urterako Indiako politikaririk ospetsuenaren maila iritsi zuen, bere amaren ondoren. Urte hartan ama hil zuten atentatu batean, eta alderdiko buruek Rajiv hautatu zuten Lehen Ministro eta Kongresuaren I Alderdiko lehendakari. Indiako hauteskundeetan garaipena lortu ondoren, demografia kontrolatzen, heziketan eta gizartean hainbat berrikuntza egiten eta etnien arteko liskarrak baretzen saiatu zen, baina ez zuen halakorik lortu; bestalde, kanpo politika kaskarra eraman zuen aurrera (Indiak hainbat liskar izan zituen inguruko herrialdeekin) eta ustelkeria salaketei aurre egin behar izan zien. Horrela, 1989ko hauteskundeetan irabazle atera zen, baina ez zuen gehiengorik lortu, eta Gandhik bertan behera utzi zuen lehendakari kargua. 1991n berriro aurkeztu zen hauteskundeetara, baina kanpainako mitin bat ematen ari zela hil zuten gerrilla tamileko kideek.

Rajiv Gandhi

(1987)
Leader of the Opposition (en) Itzuli

1989ko abenduaren 18a - 1990eko abenduaren 23a - Lal Krishna Advani (en) Itzuli
Member of the 9th Lok Sabha (en) Itzuli

1989ko abenduaren 2a - 1991ko martxoaren 13a
Hautetsia: 1989 Indian general election (en) Itzuli

Kanpo Arazoetako ministro

1987ko uztailaren 25a - 1988ko ekainaren 25a
N. D. Tiwari (en) Itzuli - P. V. Narasimha Rao
President of the Indian National Congress (en) Itzuli

1985 - 1991 - P. V. Narasimha Rao

Kanpo Arazoetako ministro

1984ko urriaren 31 - 1985eko irailaren 24a
Indira Gandhi - Bali Ram Bhagat (en) Itzuli

Indiako lehen ministro

1984ko urriaren 31 - 1989ko abenduaren 2a
Indira Gandhi - Vishwanath Pratap Singh (en) Itzuli
member of the Lok Sabha (en) Itzuli

1981eko abuztuaren 17a - 1991ko maiatzaren 21a
Sanjay Gandhi (en) Itzuli - Satish Sharma (en) Itzuli
Member of the 7th Lok Sabha (en) Itzuli


Member of the 8th Lok Sabha (en) Itzuli


Hautetsia: 1984 Indian general election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMumbai1944ko abuztuaren 20a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
HeriotzaSriperumbudur (en) Itzuli1991ko maiatzaren 21a (46 urte)
Hobiratze lekuaRaj Ghat and associated memorials (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: leherketa
HiltzaileaThenmozhi Rajaratnam (en) Itzuli
Familia
AitaFeroze Gandhi
AmaIndira Gandhi
Ezkontidea(k)Sonia Gandhi  (1969 -  1991)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaNehru–Gandhi family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
Cambridgeko Unibertsitatea
The Doon School (en) Itzuli
Londresko Imperial College
Welham Boys' School (en) Itzuli
Hizkuntzakhindia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta amateur radio operator (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
Alderdi politikoa Indiako Kongresu Nazionala

IMDB: nm0304162 Discogs: 1824486 Find a Grave: 7147495 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rajiv Gandhi