Raimundo el Canastero

Raimundo el Canastero Nafarroa Garraiko musika taldea da. Lizarran sortu zen 2021ean. Lehenengo aldiz Lizarrako Sugarra gaztetxean jo zuten, gaztetxearen urteurrena probestuz. Hasiera batean, hura izan behar zen haien kontzertu bakarra, baina izan zuten arrakasta ikusita, kontzertu gehiago ematea erabaki zuten. Haren estiloari runba fusioa diote baina oso joera desberdinak eta hizkuntzak (gaztelania zein euskara) nahasten dituzte (saltsa, folk, cumbia, reggaeton).[1] Letrak umoristikoak eta satirikoak izaten dira. Hasiera batean taldea 6 musikarik osatzen zuten. Denbora pasa ahala, musikari gehiago eta instrumentu gehiago sartzen joan ziren. Gaur egun, 14 musikarik baino gehiago osatzen dute taldea, baina tokien arabera partaide gehiago hartzen dute. Haren musikariaren oinarriak palmak, kaxoia, haizeak eta gitarrak dira.[2] Publikoaren parte hartzeari garrantzi handia ematen diote.

Raimundo el Canastero
Datuak
JatorriaLizarra-Nafarroa Garaia
Musika motaRunba fusioa
Instrumentuakpalmak, kaxoia, gitarra
Urteak2021

Eskuineko zentsura

aldatu

Nafarroako eskuinak ez du talde honen zentzu kritikoa onartzen eta, ondorioz, haien aktuazioak debekatzen saiatu dira. Esaterako, 2024an Lizarran, UPNko alkateak, Marta Ruíz de Alda, taldea salatu zuen[3] eta taldeko abeslaria abuztuaren 2an atxilotua izan zen; deklaratu ondoren udaltzainek libre utzi zuten. Beste lau partaide Udaltzainen aurrean deklaratzera deituak izan ziren. Salaketaren funtsean festeei buruzko abesti kritiko bat dago, "Beff D' Alda" izenburukoa.[4] Uda berean Tafallako festetan taldea UPNk zentsuratu nahi izan zituen nahiz eta abesteko kontratua sinatua izan; argudioa Lizarran izandako arazoa izan zen.[5]

Diskografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu