Raimundo Lanas

abeslari nafarra

Raimundo Lanas Muru (Murillo el Fruto, 1908ko urtarrilaren 23a - Fuendejalón, Zaragoza, 1939ko abenduaren 31), izengoitiz El ruiseñor navarro («nafar urretxindorra») deitua, nafar jota abeslaria izan zen.

Raimundo Lanas

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRaimundo Lanas Muru
JaiotzaMurelu Hautsi1908ko urtarrilaren 23a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaFuendejalón1939ko abenduaren 31 (31 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Genero artistikoaNafarroako jota
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa
raimundolanas.com

Bizitza aldatu

Haurtzaroan unai, eta geroago ferratzaile jardun zuen. Oso gazte zela hasi zen abesten, Julian Gaiarreren irudiak erakarria. Jaioterrian, Zarrakaztelun, Milagron, Alesbesen eta beste hainbat herritan ibili zen jotak abesten, eta ospea irabazten hasi zen; ondoren, Azkoien, Tutera..., eta azkenean Iruñera iritsi zen, Orfeón Pamplonés abesbatzan sartuz.

1932an Bartzelonara joan zen eta urte bat geroago lehenengo diskoa grabatu zuen bertan. Ale bat Radio Zaragozara bidali zuen, berealdiko arrakasta lortuz. Orduan, Zaragozara joan eta irratian zuzeneko emanaldi gogoangarria eskaini zuen[1]. Horrek eman zion ospeari esker, Madrilen eta Espainiako beste hiri batzuetan abestu zuen.

Nafarroara 1935ean itzuli zen, eta urte hartan bertan Santurtzitik Mexikorantz abiatu zen itsasontzi batean, Círculo Vasco-Español elkarteak deituta, eta han arrakasta handia lortu zuen. Bitxikeria moduan, euskarazko kantaren bat edo beste ere abestu izan zuen. Handik Kubara joan zen, eta azkenik New Yorkera (AEB). Esan behar da, halaber, hala Ameriketan nola Espainian bere agerraldiak espainiar patriotismoa sustatzeko erabili zituztela, Raimundori politikan sartzea gustatzen ez bazitzaion ere.

Madrilen finkatu zuen bizilekua, eta bertan harrapatu zuen Espainiako Gerra Zibilak. Jotariak gorriak ikusi zituen garai hartan, eta larriki gaixotu zen. Nafarroara itzulirik, azken emanaldia Arguedasen eskaini zuen, 1939ko abenduan; egun batzuk geroago hil zen, Zaragozako Fuendejalón herrian, diabetesak jota. 31 urte zituen[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Jotak kantatzen zituen Urretxindorra. in: Habe, 88. zenbakia, 1986/05/31. ikasbil.net (Noiz kontsultatua: 2015-08-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu