Rafael del Amo Arizu (Tafalla, 1960ko ekainaren 9a) Nafarroa Garaiko kirolari eta entrenatzailea, gaur egun lanpostu desberdinak betetzen ditu kirolaren munduan.[1]

Rafael del Amo Arizu
Presidente (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaTafalla1960ko ekainaren 9a (63 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak

Biografia aldatu

Rafael del Amok bi zaletasun handiak izan ditu bizitzan: musika eta kirola. Musika munduan urtetako ikasketak egin ditu. Kirol munduan bere lotura nagusia futbolarekin izan du. Joan den mendeko 80. urtetan Tafallan boleibol eta atletismo entrenatzailea izan zen. Tafallan ere futbolean lehen urratsak eman zituen, hasieran herriko haurren ekipoko entzenatzaile gisa. 2005 eta 2015 artean Peña Sport FC taldea entrenatu zuen; halaber, Nafarroako Futbol Federazioaren zuzendaritzan lanean hasi zen. 2016an aipatutako federazioaren Presidente izendatu zuten eta, egun, karguan jarraitzen du.[2]

Halaber, beste postu batzuk bete ditu: Espainiako Futbol Errege Federakundea Presidenteordea 2018ko maiatzatik eta, 2017tik, Emakumezkoen Futbolaren Batzorde Nazionalaren Presidentea.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu