Rafael Casanova

Bartzelonako defentsa gidatu zuen alkatea 1714. urtean
Artikulu hau kataluniar abertzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Casanova».

Rafael Casanova i Comes katalan abertzalea izan zen (Moia, 1660 - Sant Boi de Llobregat, 1743ko maiatzaren 2a). 1706an Bartzelonako conseller tercer hautatu zuten eta zazpi urte geroago, Borboikoek hiria Bartzelonako setioan setiatu zutenean, conseller en cap edo alkatea zen artean, Bartzelonako defentsa antolatu zuen. 1714ko irailaren 11n Bartzelonako harresietan agertu zen, eskuan Santa Eulaliaren bandera zeramala, Kataluniaren askatasuna galarazi nahi zuten Borboiko osteei aurre egiteko asmotan, baina larriki zauritu zuten. Bartzelona errenditu zenean, lagunek Casanova hila zela esan zuten, eta horrela salbatu ahal izan zuten alkatea. 1719an itzuli zen Bartzelonara, eta 1737an Sant Boi de Llobregaten erretiratu zen behin betiko. Casanova Kataluniako abertzaleen sinbolo bihurtu zen, eta XIX. mendearen bukaeraz geroztik, bere omenez eraikiriko oroitarriaren inguruan biltzen dira irailaren 11n, Diada egunean.

Rafael Casanova

Q8350052 Itzuli

1713 - 1714
Manuel Flix i Ferreró (en) Itzuli - baliorik ez →
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRafael Casanova y Comas
JaiotzaMoià, 1650
Herrialdea Katalunia
HeriotzaSant Boi de Llobregat1743ko maiatzaren 2a (92/93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakabokatua, legelaria, militarra eta politikaria
Graduakoronel
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Rafael Casanovaren omenez egindako monumentua, Bartzelonako udaletxean

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rafael Casanova