Rafael Cantos
 Euskal Herria
Mota: Lurrunontzi
Uretaratze data: 1931
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea (1936-1937)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 74 t. tona
Luzera: 18,60 m
Zabalera: 5,33 m
Sakonera: 3,16 m
Abiadura: 8 korapilo
Eskifaia: 9 marinel


Rafael Cantos lurrunezko eta zurezko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen Bizi-Nai, S.L. donostiar enpresarena, 1931n eraikia. Jaiminen bikia izan zen. Bilbora joan zen Pasaiaren ebakuazioan. Minaketari lanetan aritu zen Bizkaiko Defentsa Batzarrak jarrita (1936ko iraila). Azaroan Eusko Itsas Gudarosteak beregain hartu eta lan berbetarako erabili zuen. Beranduago arrantzura itzuli zen (1937ko apirila). Eusko Itsas Gudarosteak bertako tripulaziotik gehiengoa beranduago D-18ra pasa zuen. Bilbo ebakuatzean Santanderrera pasa zen eta ondoren Frantziara. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien. Lekeitioko sarreran hondoratu zen 1948an.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu