Radioaren neskak (ingelesez Radium Girls), 1917tik 1920ko hamarkadako lehen erdia arte AEBetako New Jerseyko Orange udalerriko United States Radium Corporation enpresan lan egitean erradiazio bidez pozoitutako langile klaseko neska gazteak izan ziren. Pozoiketaren arrazoia erlojuen esferen estalkia nahiz zenbakien margoaren osagaietako bat radio elementu kimiko erradiaktibo eta hilgarria zen.

Radio dialen margolariak enpresan lanean.

Lehen Mundu Gerran zehar enpresan milaka neskek erloju lumineszenteak ekoizteko lan egin zuten, gerra frontean zeuden soldaduentzat oso baliagarriak ziren erlojuak, gauez zein ordu zen ikusteko aukera ematen baizuten. Gerra ostean, zibilen artean ere erloju oso preziatuak bilakatu ziren, hortaz enpresa langile gehiago kontratatu beharrean egon zen, horrek langile gehiago erradiazioz pozoitzea ekarri zuen.

Neskek nagusiki erlojuen orduen zenbakiak margotzen zituzten, nagusiek erabiltzen zituzten margoak ez zirela arriskugarriak esan zieten, hortaz neskak ez ziren arriskuaren berri, eta zenbaki txikiak ahal bezain zehatzen margotzeko pintzelak fintzeko mihazkatzeko ohitura zuten, une horretan literalki radioa jaten zuten.

Bestalde, lanetik kanpo, neska langiletako askok beren artean txatxetan edota euren mutilagun eta senarrak txunditutako uzteko, beren hortzak nahiz ahoak margo horrekin margotu zituzten, honela argia itzaltzean iluntasunean distira egin zezaten. Horregatik, beren kasua jendaurrean ezagutzera eman zenean, hedabideek neska mamuak ere deitu zituzten, mamuen antzera iluntasunean dirdir egiten zutelako.

Biktimak eta epaiketa aldatu

Lehenbiziko gaixoek hortzen ustelketa eta erorketak izan zituzten, bai eta matrail hezurreko min izugarriak ere, ondoren gorputz guztiko hezurretako mina, anemia, nekrosia, ahulezia eta heriotza zetorren. Inogo eskrupulurik gabeko enpresaburu eta kapatazek margoaren arriskuaz erabat jakitun ziren, baina eskandalua, epaiketak eta diru-galerak ekiditeko asmoz berehala neskek sifilis sexu transmisio bidezko gaixoak zirelako gezurra hedatu zuten, horrekin benetako arrazoia ezkutatzeaz gain neskek izenona jendaurrean zalantzan jartzeko asmoz.

Hainbat medikuk nesketako batzuk aztertzean beren sintomak eta aurreko lanaren arteko lotura ezarri zuten, beren lankide ohiak arriskuaz informatzeko topatzen saiatu ziren, baina horietako hiru bakarrik topatu zituzten, jada gehienak beren gaixotasunaren fase terminalean edo hilak baitzeuden.

Bost neskek enpresa demandatu zuten (Gràcia Fryer, Edna Hussman, Katherine Schaub, Quinta McDonald eta Albina Laricek), baina ez zen erraza izan, enpresak botere juridikoarekin harreman estuak izan eta gaia ahal bezainbeste atzeratzen saiatu baitzen, nagusiki gaixoak hil eta epaiketan akusazioaren lekuko gutxien egon zitezen, baina azkenean epaiketa burutu eta enpresa biktimei kalte-ordainak ematera zigortua izan zen.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu