Rab (latinez: Arba, italieraz: Arbe, alemanez: Arbey), Kroaziako Primorje-Gorski Kotar eskualdeko uharteetako bat da, Kroaziako bosgarrena populazioari dagokionez.

Rab (uhartea)
Datu orokorrak
Garaiera408 m
Motauharte
Azalera93,6 km²
Geografia
Map
Koordenatuak44°46′10″N 14°46′27″E / 44.7694°N 14.7742°E / 44.7694; 14.7742
KokapenaAdriatikoa
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboaPrimorje-Gorski Kotar eskualdea
Eskualde geografikoKvarner
Ur-gorputzaKvarneko golkoa
Adriatikoa
Leku geografikoaKvarneko golkoa

Geografia aldatu

Uhartea 22 km luze da eta 93'6 km²-ko azalera dauka. Muinorik garaiena Kamenjak da (408m). Uhartearen ipar-ekialdea lurralde soila da eta hego-mendebaldea berriz hariztiek estaltzen dute.

Historia aldatu

Uhartearen lehen aipamena greziarrek egin zuten k.a. 360 urtean eta Arba izena eman zioten, bertan bizi ziren liburniarrek hala deitzen baitzioten. Izenak "uharte beltza" esan nahi duela pentsatzen da, garai batean pinuek estaliko zuten eta. Erromatarrek konkistatu eta Zesar Augustok municipium titulua ema eta harresiak eraikitzeko agindu zuen. 532an Rabeko Tiziano apezpikua Salonako kontzilioan egon zen.

Erdi Aroan Dalmaziako gainerako tokien bilakaera izan zuen, hasieran Bizantziarren esku, ondoren Kroaziako erresuman, 1000 urtean Veneziarren parte eta 1358an Luis I.a Hungariakoak eskuratu zuen. 1409 eta XVIII. mendearen artean veneziarren menpe egon zen berriz eta ondoren Austriarren esku.

1921ean italiar-hiztunak ziren gehiengoa baina Jugoslaviak eskuratu zuen eta biztanle askok alde egin zuten Italiara edo Istriara. Bigarren Mundu gerran italiar faxistek kontzentrazio-esparru bat izan zuten bertan.

Gaur egun Kroaziako turismogune garrantzitsua da.

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Kanpo estekak aldatu