R-Ladies Global R programazio-lengoaiaren komunitatean genero-aniztasuna sustatzea helburu duen erakundea da[1]. R-Ladieseko tokian tokiko taldeei chapter edo kapitulu deitzen zaie. Euskal Herrian, Bilbon kapitulu bat dago[2].

Historia aldatu

2012ko urriaren 1ean, Gabriela de Queiroz datuen zientzialariak R-Ladies sortu zuen San Frantziskon (Estatu Batuak). Hurrengo lau urteetan beste hiru kapitulu sortu ziren: 2014. urtean Taipéin, 2015. urtean Mineapolin eta 2016ko martxoan Londresen.

Kapitulu bakoitza bere aldetik hasi zen, baina 2016an useR! kongresuan koordinazio zentral bat sortzea erabaki zen. Horretarako, R Consortium-i beka bat eskatu zioten[3]. Beka hori lortzean, R-Ladies Global sortu zen.

2018an R Consortium-ek R-Ladies Global maila altuko proiektu izendatu zuen[4].

2019an R-Ladiesek 178 talde ditu 48 herrialdetan.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) About us – R-Ladies Global. (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  2. (Gaztelaniaz) «R-Ladies Bilbao (Bilbao, España)» Meetup (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  3. R-Ladies Global Strategic, Governance and Financial doc :purple_heart: :earth_africa:: rladies/global. R-Ladies Global 2018-04-24 (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  4. (Ingelesez) Mertic, John. (2018-03-27). «R Consortium welcomes R-Ladies as a top level project» R Consortium (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).