R-3b linea (AM Eskualdekoak)

Zabalera metrikoko Renfe Aldirikoen R-3b lineak (CTB izendapenean: R3B) Bilbo Karrantzako udalerriarekin lotzen duen aldiriko linea da. C4 linearen trazadura eta enbor komuna partekatzen ditu Bilbotik Aranguren auzoraino, Zallan. Bertan, bitan banatzen da eta mendebalderantz jarraitzen du, Artzentales eta Villaverdeko Harana udalerriei ere zerbitzua emanez. Santanderretik Bilborako trenaren burdinbidea jarraitzen du. Linea honek tren bat du goizero Bilborantz. Halere, ez du Karrantzarako bueltako trenik, ezta asteburuko trenik. Beraz, R3b-ren eremuan,   tren nagusia erabiltzen da gehien bat, egunero noranzko bakoitzean hiru tren dituena. Maiztasun horiek gutxieneko zerbitzu gisa ezarri ziren 2020an pandemiagatik. Orduz geroztik, ez dira lehengo maiztasunak berrezarri, lekukoen nahien kontra[2]

Bilbo–Concordia ↔ Karrantza
RENFE Cercanías AMren eskualdeko trena
c

Datu orokorrak
Garraio motaAldiriko trena
EskualdeakBizkaia,
 Euskal Herria
Geltokiak12
Bidaiariak850 000 (2019)[1]
JabeaBizkaiko Garraio Partzuergoa
Ustiapena
EragileaRenfe Cercanías AM
Datu teknikoak
Luzera49,5 km
Denbora1 ordu eta 15 minutu
Abiadura maximoa80 km/h

  eta   linearen trenak Bilbo–Concordia geltokitik ateratzen dira, Bilbo-Leon burdinbidearekin batera, eta mendebalderantz doaz. Han, Bilboko auzoen Ametzola, Basurto–Ospitalea eta Zorrotza–Zorrozgoiti geralekuetan gelditzen dira. Handik, Alonsotegi eta Enkarterrirantz doaz. Halere, R-3b lineak, C-4 ez bezala, ez da geltoki guztietan gelditzen, denbora mozteko. Hots, Irauregiko geltokian gelditzen da Enkarterrin sartu baino lehen. Geroago, Zaramillo eta Sodupeko geltokietan gelditzen da, Kadagua ibaiarekin batera joanez. Haren alboan jarraitzen su Arangurengo geralekura arte. Han, C-4tik bereizten da, eta iparraldera doa Zallako Otxaran aldetik. Mimetizen gelditu eta gero, Artzentaleseko Traslaviña, Artzentales, eta Villaverde Turtziosko geltokietan gelditzen da, Karrantzako geltokian amaituz.   linea osoa Santanderrera arte jarraitzen du. Linea horrentzat, Arangurenetik geroko geltoki guztiak nahiko geltokiak dira, hau da, tren horiek han gelditzen dira norbaitek eskatu badu.

Bilboko aldiriko trenen sare osoko kanpo-izena duen linea bakarra da. Bere izena Renferen (berez, FEVE zaharraren) sarearen 3. eskualde-linearen aldaeratzat hartzen da, hau da, R-3f, Bilbo eta Santander arteko eskualde-zerbitzuari dagokiona. Kantabrian ere antzeko zerbitzu bat dago,   aldiriko linea, Santander eta Amarro artekoa (Puero).

2013ko urtarrilaren 1ean, Ferrocarriles de Via Estrecha enpresa desagertu egin zen Renfe Operadora eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias konpainietan sartzeko. Horrela, lineak Renfe Feve markaren eta bigarrenaren azpiegituraren esku geratu ziren. Lineak Renfe Feve markaren eta bigarrenaren azpiegituraren esku geratu ziren.[3]

2023an, Renfek tarifa-integrazioa ekin zuen, eta hortaz,   linea   bihurtu zen, baina   kanpoan geratu zen[4] 2025ean, Eusko Jaurlaritzak sarearen jabetza lortu zuen, eta Arangurenetik Karrantzarako trenak egongo zirela zin egin zuen.[5]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu