Ireki menu nagusia

Réjean Ducharme (Saint-Félix-de-Valois, 1941eko abuztuaren 12a - 2017ko abuztuaren 21a) kanadar idazlea zen, frantsesez idazten zuena.

Réjean Ducharme
Parce que.jpg
Bizitza
Jaiotza Saint-Félix-de-Valois (Quebec)1941eko abuztuaren  12a
Herrialdea  Kanada
Heriotza Montreal2017ko abuztuaren  21a (76 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: ondesteko minbizia
Hezkuntza
Heziketa Montrealgo Eskola Politeknikoa
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea, dramagilea, eskultorea eta eleberrigilea
Jasotako sariak
IMDb nm0239806

L'Avalée des avalés (1966) lanarekin egin zen ospetsu. Lan hori probokatzailea da, eta hizkuntza-jokoek eta estilo bizi eta irrigarriak ez du pertsonaien eramanezina estaltzen. Réjean Ducharmek gizaki apal eta babesgabeak erakusten zituen: Le Nez qui voque (1967), L'Océantume (1968). Eleberrietako bat bertsoan idatzi zuen: La Fille de Christophe Colomb (1969). Ondoren, Les Enfantômes (1976) eta Dévadé (1990) egin zituen, non izakien noraeza idazkerarenarekin nahasten baitu; orobat, haurtzaroaren arduragabetasuna aurkitzeko gauza ez diren helduen munduari buruzko gogoeta egiten zuen.

Zinemarako eta antzerkirako ere idatzi izan zuen (Ha ha!, 1982), eta Robert Charlebois kantariaren abestietarako hitzak idatzi zituen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Réjean Ducharme