Quiz Show
Quiz Show 1994ko Robert Redford estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktorearen drama filma da, Richard Goodwin idazlearen Remembering America liburuan oinarritua. 1950eko hamarkadan AEBetan Twenty One telebista lehiaketan jazotako lehiaketen eskandaluaren afera kontatzen da. Bertan, John Turturro, Rob Morrow eta Ralph Fiennes aktoreek antzeztu zuten.
Lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bakar bat bera ere irabazi ez izan. Lau Urrezko Globo Sari eta bi BAFTA Sarien izendapen ere jaso zituen.
Argumentua
aldatu1950eko hamarkada, AEBetan. Twenty One telebista lehiaketa da, herrialde osoan oso ezaguna; bertan Charles Van Doren (Ralph Fiennes) lehiakideak Herbert Stempel (John Turturro) lehiakidea —ordu arte garaizina zirudien arren— kanporatu du. Baina... hori guztia normala, garbia eta zuzena izan al da?
Aktoreak
aldatu- John Turturro: Herbie Stempel
- Rob Morrow: Dick Goodwin
- Ralph Fiennes: Charles Van Doren
- Paul Scofield: Mark Van Doren
- David Paymer: Dan Enright
- Hank Azaria: Albert Freedman
- Christopher McDonald: Jack Barry
- Johann Carlo: Toby Stempel
- Elizabeth Wilson: Dorothy Van Doren
- Allan Rich: Robert Kintner
- Mira Sorvino: Sandra Goodwin
- George Martin: presidentea
- Paul Guilfoyle: Lishman
- Griffin Dunne: kontularia
- Michael Mantell: Pennebaker
Kanpo estekak
aldatu- Quiz Show filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)