Quidditch (kirola)
Quidditch 2005ean sorturiko kirol berria da, Harry Potter liburu sailean agertzen den Quidditch kirolaren antzirudiko antolaturikoa. Erratz gainean jarrita doazen zazpinako bi talderen artean jokatzen da hockey pista baten tamainako zelaian. Taldeak gizon eta emakumeen arteko mixtoak izaten dira.
Euskal Herrian bi talde eratu dira, Bizkaia Boggarts eta Gasteiz Gamusins, eta 2015ean Euskal Quidditch Liga antolatu zen.
HistoriaAldatu
Lehenengo partida Estatu Batuetako Vermont estatuko Middleburyko Unibertsitatean antolatu zen.
ArauakAldatu
MaterialaAldatu
- Erratza: Qudditcharen material bitxiena da, jokalarientzako handicap handia dena, bertan jezarrita egon behar baitu partida guztian[1]. Jezarrita egotea esaterakoan hanka artean izatea esan nahi da, eta ezin du erabat lurrean egon.
- Baloiak: Hiru baloi mota daude, guztira bost baloi direnak, quaffle bat, hiru bludger eta snitch bat[1].
- Quaffle-a: Boleiboleko baloi bat izan ohi da, erabat puztuta ez dagoena, eta ehiztari eta zaindariek bakarrik erabil dezakete. Aurkariaren uztaietan sartzea dute helburu.
- Bludger-a: Baloi erreko baloia izan ohi da, hau ere erabat puztuta ez dagoena eta jotzaileek eraman dezakete soilik. Baloiarekin aurkaria "nokeatzea" dute helburu, jokalariak erratza utzi, daukan baloia askatu eta uztaietara joan dadin berriz jokoan sartu ahal izateko. Nahigabe norbere taldekoa joz gero honek ere berdina egin behar du.
- Snitch-a: Galtzerdi batean sarturiko tenis pilota bat da eta inpartziala den jokalari baten gerrian kokatzen da, atzealdean. Bilatzaileak berau harrapatzen saiatzen dira eta lortzen badute 30 puntu jasotzen ditu taldeak.
- Uztaiak: Zelaiaren alde banatan hiru uztai kokatzen dira altuera desberdinetan, 1m, 1'4m eta 2m, eta bakoitzaren artean bi erratzetako distantzia egon behar da. Ehiztari eta zaindariek quaffle-a uztaietan sartzen badute 10 puntu jasotzen ditutaldeak. Era berean "nokeatuta" erratzetik jeitsi den jokalariak bere aldeko uztaia ukitu behar du jokore itzultzeko.
JokoaAldatu
Zazpi jokalaritako bi taldek hasten dute partida, beren arean sartuan eta begiak itxita, snitch-a non dagoen jakin ez dezaten. Baloiak zelaiaren erdian lerrokaturik egoten dira. Epaile nagusiak snitch desagertu dela ikustean "brooms up!" oihukatu eta jokalariak baloien bila joaten dira. Bilatzaileak zelai ertzean egoten dira, jokoan parte hartu gabe, eta hamar minutu pasatakoan zelaira sartzen dira snitcha harrapatzera.
Nahi beste aldaketa egin ditzake talde bakoitzak.
Jokoa bizia da, gol bakoitzaren ondoren gola jaso duen taldearen eskutan izaten baita quaffle-a, eta ehiztariak beren zelaira itzultzen baitira. Partidek 20 eta 50 minutu artean irauten dute, bilatzaileen trebetasun eta erresistentziaren arabera. Snitch-a harrapatzean bukatzen da partida eta lortu duen taldeak 30 puntu jasotzen ditu.
Faltak eta ez legezko jokaldiakAldatu
Gainerako kirolen antzekoak dira. Plakajean legezkoak dira belaunen gainean eta sorbalden azpian egiten badira, baina jokalari mota bakoitzak bere motakoari egin diezaioke soilik (zaindariak eta ehiztariak maila berekoak dira kasu honetan). Bultza egin daiteke baina esku bakarrarekin. Falta bat gertatzen denean epaileak jokoa gelditzen du eta jokalariek erratzak eta baloiak utzi egin behar dituzte.
Falta gehienek txartel horia jasotzen dute. Jokalariak orduan penalizazio eremura joan behar du eta bertan minutu batez egon, edo aurkariak gola sartu arte, lehenago gertatzen dena. Falta gogorra bada edo bi xartel hori jaso baditu jokalari berak, txartel gorria erakusten dio epaileak eta jokalaria egotzia izaten da. Ondorioz taldeak jokalaria aldatu behar du.
Genero berdintasunaAldatu
Jokoa sortu zenetik genero berdintasunaren alde egin izan du. Talde bakoitzak genero berdineko lau jokalari egon daitezke. Generoa ebazteko jokalari bakoitzak onartzen duena hartzen da kontutan, ez bakarrik sexu fisiko ofiziala[2].
TxapelketakAldatu
Selekzio artekoakAldatu
- IQA Munduko Kopa: 2012an abiatu zen, bi urtetik behin jokatzen da eta Estatu Batuetako selekzioak irabazi zuen Frantziako selekzioaren aurka.
- Europako Jokoak: 2015ean izan zuen lehenengo ekitaldia eta Frantziako selekzioak 90*-50 garaitu zuen Erresuma Batuko selekzioa.
- Eskualdearteko Kopa: 2018an izan zuen lehenengo ekitaldia eta Euskal Herriko selekzioak 100*-500 garaitu zuen Galiziako selekzioa.
Taldeen artekoakAldatu
- Europako Quidditch Kopa: 2012an abiatu zen txapelketa eta urtero jokatu izan da, 2013an ezik.
- Espainiako Quidditch Kopa: 2016an abiatu zen, urtero jokatzen da.
- Euskal Quidditch Liga: 2015ean abiatu zen liga Bizkaia Boggarts eta Gasteiz Gamusins taldeekin[3].
- Euskal Quidditch Kopa: 2018an abiatu zen Bizkaia Boggarts, Gasteiz Gamusins eta Golden Dragons taldeekin.
Euskal Herriko taldeakAldatu
Kataluniako taldeakAldatu
- Barcelona Eagles
- Nightmare Grims Tarragona
- UAB Ashwinders
- Bocs Folls Manresa
Espainiako beste taldeakAldatu
GaliziaAldatu
- Lumos Compostela
- A Coruña-ko Dementores
- Pontevedra QC
- Lucus Centauri (Lugo)
- Dinosaur's Army (Vigo)
Gaztela eta LeonAldatu
- Blue Gryffins Burgos
Madrilgo ErkidegoaAldatu
- Madrid Lynx
- Madrid Wolves
Valentziako ErkidegoaAldatu
- Buckbeak Riders (Valentzia)
- Levante Phoenix (Valentzia)
- Quimeras Alicante
Murtziako ErkidegoaAldatu
- Hipogrifos Murcia
AndaluziaAldatu
- Malaka Vikings
- Sevilla Warriors
- Almería Basilisks
- Thestrals Granada
- The Darkness (Roquetas)
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Vitoria tiene su primer equipo de Quidditch, el deporte de Harry Potter» Gasteiz Hoy 2015-04-12 (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
- ↑ Berria.eus. ««'Quidditch'-a kirola da. Ez da Harry Potterren frikien kontu bat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La lucha del quidditch en Vitoria-Gasteiz» Gasteiz Hoy 2018-01-29 (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) RTVE, Repor saioa