Qapqal Xibe Konderri autonomoa
Qapqal Xibe Konderri autonomoa (txinera sinplifikatuz 察布查尔锡伯自治县; pinyinez Chábùchá'ěr Xíbó Zìzhìxiàn; Xiberaz Cabcal Sibe Zijysiyan, Chapchal bezala ere transliteratua) Txina iparraldeko Xinjiang Eskualde Autonomoko Ili Kazakhstandar Prefektura autonomoan dagoen Xibe etniak populatutako konderri autonomo bakarra da, baita Txina osokoa ere. 4.430 kilometro karratuko hedadura eta 2000ko erroldaren arabera 160.000 biztanle ditu. Qapqal hitzak "aletegia" esan nahi du xiberaz.
Banaketa administratiboak
aldatuXibea, Qing dinastiak tokira guarnizio bezala bidalia, zortzi nirutan banatua zegoen (konpainiak). Niru bakoitzak finkapen bat ezarri zuen. Finkapen hauek soilik "Lehen Niru"tik "Zortzigarren Niru"raino deituak dira, seigarrenean izan ezik, Qapqal bezala ezagutzen dena, konderriari izena ematen diona.
Zenbakia | Xiberazko izena | Txinerazko izena | % Xibe< | % Han< | % Beste batzuk | Biztanleria | Herrixka kopurua | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Uju Niru | 61.8 | 20.9 | 17.3 | ||||
2 | Jai Niru | 72.2 | 15.5 | 12.3 | ||||
3 | Ilaci Niru | 73.2 | 12.3 | 14.5 | ||||
4 | Duici Niru | 32.9 | 28.4 | 38.7 | ||||
5 | Sunjaci Niru | 孙扎齐乡 | 38.2 | 15 | 46.8 | 8033 | 4 | [1] |
6 | Ningguci Niru, or Capcal | 29 | 32 | 39 | ||||
7 | Nadaci Niru | 41.6 | 32 | 24.6 | ||||
8 | Jakûci Niru | 扎库齐牛录乡 | 72.2 | 15.5 | 12.3 | 13,000 | 5 | [2] |
Komunikabideak
aldatuKonderriak xiberazko egunkari bat du, Qapqal News izenekoa. Telebista kateak saio gutxi ematen ditu xiberaz hilabetero, gainontzeko denboran txineraz ematen dituelarik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Txineraz) 察布查尔县孙扎齐乡. 2009-04-15.
- ↑ 察布查尔县扎库齐牛录乡. 2009-04-15.