Qandeel Baloch

pakistandar modeloa, aktorea eta ekintzaile feminista

Fouzia Azeem (Dera Ghāzi Khān, Punjab; 1990eko urria 17a - 2016ko uztailaren 15a) Qandeel Baloch izenaz ezaguna. Pakistango modelo, aktore, aktibista feminista eta sare sozialetan famatua izan zen. Balochek, bere eguneroko errutinari eta hainbat gai eztabaidagarriz hitz egiten zituen bideoen ondorioz egin zen ospetsu sare sozialetan.

Qandeel Baloch

Bizitza
JaiotzaDera Ghazi Khan (en) Itzuli, 17 urria 1990
Herrialdea Pakistan
HeriotzaMultan (en) Itzuli2016ko uztailaren 15a (26 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: asfixia
Jarduerak
Jarduerakyoutuberra, modeloa, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, aktibista eta aktorea

qandeelbaloch.in
IMDB: nm8529964 Facebook: OfficialQandeelBaloch Twitter: qandeelquebee Instagram: qandeelbalochofficial Find a Grave: 167109094 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Balochek, lehen aldiz, 2013an jaso zuen hedabideen errekonozimendua, Pakistan Idolentzat proba bat egin zuenean, bere entzunaldia ezaguna egin eta Interneten biral bihurtu zen. Pakistanen Interneten gehien bilatutako 10 pertsonetako bat izan zen, eta bere bideo eta argitalpenen edukiagatik mirestua eta aldi berean kritikatua izan zen.

Bizitza pertsonala aldatu

2008an, 17 urte zituela, Baloch bere amaren lehengusua zen Aashiq Hussainekin ezkondu eta seme bat izan zuen. Bere senarrak jo eta torturatu egiten zuen, eta bi urtez ezkondu ondoren, berak Karachira ihes egin zuen, semea aitarekin utziz.

Hilketa aldatu

2016ko uztailaren 15eko arratsaldean, Baloch Multanen bere gurasoen etxean lo egiten ari zela ito egin zuten. Waseem Azeem, bere anaiak, hilketa aitortu zuen, familiaren ohorea "desprestigiatzen" ari zela esanez. [1] [2] . Balochen amak, bere alabaren gorpua hiletarako prestatzean, bere senarrak eginiko zigarro erredurak aurkitu zituen bere besoetan.

Eragina kulturan aldatu

Balochen heriotzak gizarteko hainbat sektoreren erreakzioak eragin ditu Pakistanen. Batzuek erailketaohoreagatik zela zela zioten, eta beste batzuek ordea, uste zuten arrazoia dirua zela. A-Plus Entertainment Yeh Junoon telesailaren atal bat bere bizitzaren zati batean oinarritu zen. Zhalay Sarhadi eta Shamoon Abbasi aktoreek antzeztu zuten. Sharmeen Obaid-Chinoyren titulurik gabeko dokumentala momentu honetan ekoizpenean dago.

2017ko uztailaren 27an, Urdu1ak, 28 ataleko drama biopic bat transmititzen hasi zen, Baaghi izenekoa (urdu hizkuntzan "errebeldea" esan nahi duena). Hau Qandeelen bizitzan oinarritua dago, non Saba Qamarrek bere pertsonaiaren papera egiten duen. Lehen atalak 4 milioi bisita baino gehiago izan zituen Youtuben. [3]

2016an, MangoBaazek jakinarazi zuen Qandeel Baloch Googlen, Pakistanen, pertsona bilatuena izan zela.[4]

2017ko martxoan, Swet Shop Boys talde britainiar-pakistandar-indiar-amerikarrak haien azken albumeko Aaja abestia eskaini zuen Qandeel Balochen omenez. Berak sare sozialen inguruan egindako bere ahotsaren grabaketak ere abestian agertzen dira, pistaren amaieran bereziki.

Bumbu Sauce musika taldeak Qandeel Balochi buruzko abesti bat ere kaleratu zuen, "Vuzzeerrayazam" izenekoa, Qandeeli "lehen ministroa" eta "Qoum ki beti" ("Nazioaren alaba") tituluak ematen dizkiona.

2017ko ekainean, Undercover Asia S4: in The Name Of Honor dokumental bat estreinatu zen Channel NewsAsian. Make Productionsek ekoiztuta, Balochen bideo ausart eta sexyek konbentzioa desafiatu eta nazio bat nola hunkitu zuten kontatzen du.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) País, El; EFE. (2016-07-18). «Una celebridad pakistaní, asesinada ‘por honor’ por su hermano» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  2. (Gaztelaniaz) «La joven estrella de internet en Pakistán que murió a manos de su hermano en un "crimen de honor"» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  3. «YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  4. «Gráfico 2.1. Precio spot del petróleo crudo, enero de 2016 a diciembre de 2018» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  5. Stoa, Revista. (2017-01-31). «enero-junio de 2017» Stoa 8 (15)  doi:10.25009/s.2017.15.2412. ISSN 2007-1868. (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).

Kanpo estekak aldatu