Puzker erretze
Puzker erretzea puzkerren ondorioz uzkitik kanporatzen diren gasak nahita erretzean datzan jarduera da. Puzkerren gasak sukoiak direnez, umorezko jardueratzat hartzen da. Ondoriozko sugarra urdin kolorekoa izan ohi da. Hala ere, sugar horiak edo laranjak ere lor daitezke koloneko gasen konpokasetaren arabera.