Puntu isoelektriko
Puntu isoelektrikoa pHaren balorea da non molekula bat karga elektrikorik gabe dagoen.
Proteina bakoitzak, esaterako, bere puntu isoelektrikoa dauka. Hemoglobinarena, adibidez, 6,8koa da, eta seroalbuminarena 4,9 [1]. Puntu isoelektrikoan proteinek ez dute karga elektrikorik eta, ondorioz, disoluzio batean hauspeatu egiten dute.
Horretaz gain puntu isoelektrikoen aniztasunak (proteina bakoitzak berea du) proteinak banatzeko tekniken erabilera ahalbidetzen du: isoelektrofokatze teknikan, esaterako, pHaren gradiente batean proteinak elektroforesiaren bidez banatzen dira.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Lehninger, Albert: Bioquímica Ed. Omega, 1978, 166 orr. ISBN 84-282-0211-7
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) IPC – Isoelectric Point Calculator - Kalkulatu proteina isoelektrikoaren puntua 15 metodoak erabiliz
- (Ingelesez) SWISS-2DPAGE - Proteinen puntu isoelektrikoak (~ 2.000)
- (Ingelesez) Proteome-pI - Proteina guztien puntu teorikoa isoelektrikoa