Puntako ordu

kongestioak gertatzen diren orduari ematen zaion izena

Puntako ordua kongestioak gertatzen diren orduari ematen zaion izena da. Ez da nahitaez ordu bat, denbora tarteari egiten dio erreferentzia. Oro har, eremu publikoko pilaketei buruz aritzean erabiltzen da, eta hirigune nagusietako sarbideetan izaten dira ohikoak, baita jaiegunetako irteeratan. Garraio publikoa gehiegi pilatzea[1] edo auto-pilaketak izaten duten ohiko arrazoia lan-masa gehiena lanera ordu berean sartzen dela da.[2][3] Haraneko orduaren antonimoa da.

Puntako ordua Tokion.
Trafikoa moteldu egiten da Melbourneko (Australia) Monash autobidean, puntako orduan eta errepidean egiten diren obren ondorioz.

Kontzeptua beste eremu batzuetan ere aplikatzen da, hala nola elektrizitate-ekoizpenean[4], telefonoaren kontsumoan, Interneteko konexioetan eta artatze-zerbitzuetan.

Eskaria aldakorra denez, instalazioak batez besteko kargak baino karga handiagoa onartzeko kalkulatu behar dira. Elektrizitatearen kasuan, sorgailu batzuek etengabe lan egin behar dute egunez eta gauez.

Zerbitzu horien eskaera egunean zehar orekatzen saiatzeko, puntako orduetan tarifa desberdinak eskaintzen dira. Hala, erabiltzaileek egunean zehar eskariaren desoreka moderatzen dute.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «The world’s top 10 busiest metros» Railway Technology 2014-11-12 (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  2. Ennio Cascetta. Transportation Systems Analysis: Models and Applications (Springer Optimization and Its Applications, 2nd Edition. 760pag. ISBN 978-0387758565, ISBN 0387758569
  3. Michael F. Collins, Timothy M. Pharoah. Transport Organisation in a Great City: The Case of London (Routledge Library Edtions: Global Transport Planning Book 7) 664 pag, ISBN 978-0367740320 ISBN 036774032X
  4. Aranburu, Iker. «Puntako orduetan argindar gastua %5 txikitzeko neurriak eskatu dizkie Bruselak gobernuei» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu