Publio (edo Gaio) Kornelio Tazito (c. 54 - c. 120) Erromatar Inperioko idazle eta historialari bat izan zen, askotan bere hirugarren izenarekin aipatua: Tazito. Politika karrera zabal bat ere osatu zuen bere bizitzan zehar. Trajano enperadorearen agintean (98-117) idatzi zituen bere lan gehienak. Lan hauetatik Historiae eta Annales azpimarratu behar dira, non Erromako I. mendeko historiaren berri ematen den.
Kornelio Tazito |
---|
|
|
|
Jaiotza | Galia Narbonensis, 54 |
---|
Herrialdea | Antzinako Erroma |
---|
Heriotza | Erromatar Inperioa, 120 (65/66 urte) |
---|
|
Ezkontidea(k) | Julia Agricola (en) (77, 78 - |
---|
|
Hizkuntzak | latina |
---|
Irakaslea(k) | Kintiliano |
---|
|
Jarduerak | historialaria, politikaria, militarra, poeta, filosofoa, biografoa, annalist (en) , legelaria eta idazlea |
---|
Lan nabarmenak | |
---|
Genero artistikoa | historia |
---|
|
|
Handikia izanik baina Italiako sendi batean sortua arazoak izan zitzakeen cursus honorum, hau da , karrera politikoan; hala ere, Julio Agrikolaren, Britaniako gobernadorearen, alabarekin ezkondu zen 78. urtean eta honek ate asko zabaldu zizkion. Vespasianoren agintean kuestore izendatu zuten eta edil eta plebearen tribunoa izan zen Titoren aginpean.
Harrez geroztik, datak zehatzagoak dira:
Azken urte hauetan Domiziano ostenduta bizitzen saiatu izanen zen, ez zuen enperadorearen aurkako keinu handia bezain alferra egin nahi izan alde batetik, eta beste aldetik lausengaldiari ihes egiten zion. Erretiro honetan historia gaiak metatzeari lotu zitzaion, gero bere obretan erabili zuena.
- 97. urtean adierazpen askatasuna berreskuratuta Dialogus de oratoribus edo Hizlarien elkarrizketa idatzi zuen. Obra honetan erretorikaren alfertasuna senatu eta foro kontrolatu batean aldarrikatu zuen. Urte hartan bertan, kontsul sufekto izendatu zuten.
- 98. urtean, Julio Agrikolaren biografia kaleratu zuen, aitatxiren goraipamena.
- 99. urtean, Germania edo De Origine et situ Germanorum ("Germania" edo "Germaniarren jatorria eta kokapena") argitaratu zuen, germaniar herrien azalpen geografikoa, eta haien herritarren sinesmen, ohituren eta instituzioen ikerketa lana[1].
- 105. urtean "Historiak" idatzi zuen.
- 112 eta 114. urteen artean Asian prokontsula izan zen eta Annales obraren[2] etena gertatzen. Alabaina, Erromara itzuli eta gero jarraitu zuen.
- 120. urtearen inguruan zendu zen.
- ↑ Azurmendi, Joxe (2023), Europa bezain zaharra. Topoi nazional eta nazionalistak Erdi Aroa et Errenazimentua ezkero, JAKIN: "Tazito eta germanismoa" (169-188 or.) izeneko saiakeran Tazitoren Germaniaren eskuizkribuaren historia bitxia kontatzen da.
- ↑ Lan hau euskaratu zuen Xabier Amuriza Zarraonaindiak, Analak eta Historiak I (2004) eta Analak eta Historiak II (2005); Klasikoak bilduman argitaratu zen, (bildumako 81. zk. eta 91 zk.)