Pub session, irlanderaz: seisiún eta manxeraz seshoon, literalki taberna emanaldia, pub edo taberna bateko musika folk edo herrikoi emanaldi bat da. Irlanda eta Eskozian bereziki, eta baita Gales, Ingalaterra eta Man Uhartean, aspalditik oso errotua dagoen ohitura da, gainera Irlandar eta Eskoziar Diasporan dauden herrialdeetako irlandar eta eskoziar komunitateen tabernetan ere ohikoak dira, tartean AEB, Kanada, Australia eta Zeelanda Berria.

Emanaldi hauetako musika-tresna ohikoenak biolina, akordeoia, kontzertina, zeharkako txirula, tin whistle txirulak, uilleann pipes gaitak, irlandar banjo tenorea, gitarra, irlandar mandolina, irlandar bouzoukia eta bodhrán danborra dira.

Ohitura legez musikariek emanaldiaren truk edariak doain izaten dituzte, nagusiki garagardoa. Emanaldi hauetako musikariak gehienetan zaletu soilak dira, alegia, bere eguneroko bizitzan beste lanetan jardun eta musikatik bizi ez den jendea, eta musika-tresnak jotzen maila apaletik hasi eta benetako profesionalen maila izatera irits daitezke. Emanaldi hauen helburua aurrez ezagutzen diren lagun taldea edo tabernan bertan topatu diren zaleak elkarrekin musika herrikoia joz gozatu eta jendaurrean beren trebezia erakustean datza, bidebatez tabernariak ere bere tabernara jendea eta musikazaleak erakarriz.

Emanaldi batzuk musikaz gain reel edo gida dantzez nahiz Sean-nós abestiez lagundurik ere burutzen dira.

Kanpo estekak aldatu