Psikosia (eleberria)

Psycho (eleberria)» orritik birbideratua)

Psikosia (Psycho, ingelesez) Robert Bloch idazle estatubatuarraren eleberri bat da. (1959)an argitaratu zen. Alfred Hitchcock zuzendari ingelesak 1960ko izenburu berdineko filmean zinemaratu zuen liburua. Anthony Perkinsek jokatu zuen Norman Batesen papera, eta Janet Leighek, Mary Cranena.

Psikosia
Datuak
IdazleaRobert Bloch
Argitaratze-data1959
GeneroaThriller
Jatorrizko izenburuaPsycho
ArgitaletxeaSimon & Schuster
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Euskaraz
IzenburuaPsikosia
ItzultzaileaJavi Cillero Goiriastuena
Argitaratze-data1996
BildumaLiteraturak Saila
Orrialdeak201
ISBN9788479175764

ArgumentuaAldatu

Ihesean dabilen neska gazte bat Fairvaleko (Kalifornia) motel batera heltzen da. Motelaren jabeak Norman Bates izeneko gazte bat eta bere ama dira. Motela ez da izango ematen duen bezain lasaia.

PertsonaiakAldatu

  • Mary Crane: bere nagusiari 40.000 dolar lapurtzen dizkio, senargaiarekin ezkondu ahal izateko. Bere ihesean Fairvaleko (Kalifornia) motel batera heltzen da, non logela bat alokatzen duen.
  • Sam Loomis: Mary Craneren senargaia.
  • Norman Bates: Motelaren jabea. Bere amak guztiz menderatzen du.
  • Normanen ama: Semea guztiz menderatzen duen atso suminkorra.
  • Joe Considine: Normanen amaren senargaia.
  • Lila Crane: Maryren ahizpa. Horren bila dabil, ahizpa desagertu eta gero.
  • Milton Arbogast: Maryren nagusiak kontratatutako detektibea, neska aurkitzeko.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu