Proxima Centauri b (Alpha Centauri Cb bezala ere ezaguna eta Proxima b laburtuta) Alpha Centauri izar-sistemaren baitan dagoen Proxima Centauri izarraren inguruan orbitatzen dabilen egiaztaturiko planeta bakarra da. Planeta harritsua da. Lurretik hurbilen kokatzen den exoplaneta ezaguna ere bada. Centaurus konstelazioan kokatzen da Lurretik 4,2 argi-urtera, haren izarraren gune bizigarrian.

Proxima Centauri b
Proxima Centauri b exoplanetaren irudikapen artistikoa. Bertan exoplaneta mundu handi eta lehortzat hartzen da, baina zenbait gune urtsu eta hezeekin.
Aurkikuntza
AurkitzaileaAnglada-Escudé, etab.
Aurkikuntza tokiaEuropar Hego Behatokia
Aurkikuntza data2016ko abuztuaren 24
Aurkikuntza metodoa
Doppler espektroskopia
Ezaugarri orbitalak
0.0485+0.0041
−0.0051
UA
Eszentrikotasuna<0.35
11.186+0.001
−0.002
e
Perihelioaren argumentua
310 (± 50)
Erdi-anplitudea1.38 (± 0.21)
Ezaugarri fisikoak
Batezbesteko erradioa
1.07+0.38
−0.31
R⊕
1.30+1.20
−0.62
R⊕
Masa1.63+1.66
−0.72
M⊕
1.60+0.46
−0.36
M⊕
Gainazal grabitatea
~1.4 g, ~0.95 g
Tenperatura234 K (−39 °C; −38 °F)

Proxima Centauri b 0.05 UAra orbitatzen dabil bere izarra, 11,2 egun lurtarreko orbita-periodoarekin eta Lurraren masa halako 1,3 duelarik. Proxima b exoplanetak Lurrak pairatzen dituen eguzki haizeak baino askoz indartsuagoak jasaten ditu, 2.000 aldiz indartsuagoak hain zuzen eta hori dela eta, oraindik ez da ziurtzat jotzen haren bizigarritasuna.

Planeta 2016ko abuztuan aurkitu zen. Aurkikuntza gauzatzeko abiadura erradialaren metodoa erabili zen, zeinetan izarraren espektro-lerroen Doppler desplazamendu periodikoak behatzen diren planeta aurkitze aldera. Behaketa hauei esker jakin zen ama-izarraren abiadura erradiala, Lurrarekiko, 1,4 metro segundoko anplitudearekin aldatzen dabilela. Guillem Anglada‐Escudé zientzialariaren arabera, Proxima b Lurretik hain hurbil egoteak esplorazio robotikorako bidea irekitzen du Starshot bezalako proiektuen bidez mende honetan edo hurrengoetan.

Proxima b exoplanetaren makurdura orbitala ezezaguna denez, haren masa zehatza ere ezezaguna da. Estatistikoki, %90eko aukerak daude planetaren masa hiru lur masa baino gutxiago izateko.

2019ko maiatzean Spitzer espazio teleskopioak bildutako datuek erakutsi zuten Proxima Centauri b ezin dela ikusi bere izarretik igarotzen Lurretik. Hortik ondorioztatu zen aurreko igarotzeen atzemateak zaratarekin lotuak zeudela.