Protektoratu

Protektoratua» orritik birbideratua)

Protektoratua edo babes herria, nazioarteko zuzenbidearen arabera, burujabetasun partziala duen lurraldea da, hein bateko toki-autonomia daukana, baina beste estatu baten mende dagoena, bereziki, kanpo harremanetan[1]. Kolonietan ez bezala, bertako instituzioak atxikitzen dira, formalki bada ere, baina metropoliak kontrolatzen ditu militar eta politikoki.

Bechuanalandiako Protectoratearen 1960ko zigilua.

Beste era batera esanda, estatu, gobernu forma edo lurraldea da, estatu edo nazioarteko entitate indartsuago batez diplomatikoki edo militarki babestuta dagoena. Babes horren truke protektoratuak zehaztutako betebehar batzuk onartzen ditu, bi erakundeen arteko harremanaren benetako izaeraren arabera aldatzen direnak. Fikzio juridikoan, protektoratu bat, gutxienez, estatu autonomo gisa aitortzen da, eta, normalean, subiranotasun neurriren bat edo jatorrizko arau eta administrazio formak mantentzen ditu. Barneko gai gehienetan, tokiko autonomia eman zaion mendeko lurraldea da, estatu burujabe indartsuago baten subiranotasuna aitortzen duen bitartean, bere jabetza zuzena izan gabe[2][3][4]. Horren truke, protektoratuak, oro har, betebehar zehatzak onartzen ditu bere antolamenduaren baldintzen arabera. Protektoratuak, oro har, itun bidez ezartzen dira de jure. Britainia Handiko agintepean (1882-1914) Egiptotik hasitako baldintza jakin batzuetan, adibidez, estatu bat de facto protektoratu edo protektoratu estali gisa ere etiketatu daiteke[5][6][7].

Oro har, potentzia handien interes estrategiko, ekonomiko edo militarren zerbitzura dagoen tresna dela jotzen da; estatuen edo nazio-entitateen arteko hierarkiko edo botere-harremanak legitimatzeko erakunde edo formulazio legeztatua: «Protektoratuak beti du joera koloniala, berez kolonial ez bada, esplotaziokoa edo irabazikoa»[8].

Protektoratua kolonia baten desberdina da tokiko agintariak dituztelako; ez dira zuzenean mendekoak, eta oso gutxitan jasaten dute estatu subiranoaren kolonizazioa. "Nazioarteko nortasuna" mantentzen duen beste estatu baten babespean dagoen estatu bati estatu babestua deitzen zaio, eta ez protektoratua.

Espainiak eta Frantziak Marokoren gainean zuten protektoratuetan, esate baterako, sultanak zuen tokiko biztanleriaren gaineko autoritatea, baina metropolietako armadek kontrolatzen zituzten bertako indar polizial eta militarrak. Komisario Gorena (gaztelaniaz: Alto Comisario de España en Marruecos) zen Espainiako gobernuaren ordezkaria, eta Egoiliar Jenerala (frantsesez: Résident général de France au Maroc) Frantziakoarena.

Belgikaren protektoratuak aldatu

Britainia Handiaren protektoratuak aldatu

Amerikan aldatu

Arabiar munduan aldatu

Hego eta hego-ekialdeko Asian aldatu

Saharaz hegoaldeko Afrikan aldatu

Ozeanian aldatu

Herbehereen protektoratuak aldatu

Frantziaren protektoratuak aldatu

Asian aldatu

Arabiar mundua eta Madagaskarren aldatu

Saharaz hegoaldeko Afrikan aldatu

Ozeanian aldatu

Alemaniaren protektoratuak aldatu

Alemaniar Inperioak Schutzgebiet hitza erabiltzen zuen, literalki «protektoratua», bere koloniak izendatzeko, Lehen Mundu Gerraren ostean galdu zituen arte:

Italiaren protektoratuak aldatu

Japoniaren protektoratuak aldatu

  • Koreako Inperioa (1905–1910).

Portugalen protektoratuak aldatu

Errusiaren protektoratuak aldatu

Espainiaren protektoratuak aldatu

Amerikako Estatu Batuen protektoratuak aldatu

Nazio Batuen protektoratuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Protektoratu. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2016-10-19).
  2. Fuess, Albrecht. (2005-01-01). «Was Cyprus a Mamluk protectorate? Mamluk policies toward Cyprus between 1426 and 1517» Journal of Cyprus Studies 11 (28–29): 11–29. ISSN 1303-2925..
  3. Reisman, W.. (1989-01-01). «Reflections on State Responsibility for Violations of Explicit Protectorate, Mandate, and Trusteeship Obligations» Michigan Journal of International Law 10 (1): 231–240. ISSN 1052-2867..
  4. Bojkov, Victor D.. «Democracy in Bosnia and Herzegovina: Post-1995 political system and its functioning» Southeast European Politics 4.1: 41–67..
  5. Leys, Colin. (2014). «The British ruling class» Socialist Register 50 ISSN 0081-0606..
  6. Kirkwood, Patrick M.. (2016-07-21). «"Lord Cromer's Shadow": Political Anglo-Saxonism and the Egyptian Protectorate as a Model in the American Philippines» Journal of World History 27 (1): 1–26.  doi:10.1353/jwh.2016.0085. ISSN 1527-8050..
  7. Rubenson, Sven. (1966). «Professor Giglio, Antonelli and Article XVII of the Treaty of Wichale» The Journal of African History 7 (3): 445–457.  doi:10.1017/S0021853700006526. ISSN 0021-8537..
  8. Arques, E.. (1954). «Zona de influencia en vez de protectorado» Cuadernos de estudios africanos (28): 6. ISSN 0214-218X..

Kanpo estekak aldatu