Propithecus perrieri
Propithecus perrieri Madagaskarreko lemur espezie bat da, guztiak bezala, endemikoa.
Propithecus perrieri | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Galzori larrian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Indriidae |
Generoa | Propithecus |
Espeziea | Propithecus perrieri Lavauden, 1931 |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Bere gorputza 85 zentimetrotik 92 zentimetrora bitartekoa da, eta horietatik 42 eta 46 isatsa da. Banaketa eremu murriztua du uhartearen ipar-ekialdean, Irodo ibaiak iparraldean eta Lokia ibaiak hegoaldean mugatua. Baso lehor hostogalkorretan eta erdi-hezeetan bizi da.[1]
Ilajea ia erabat beltza du. 2-6 aleko taldetan biltzen da. Bere dietan hostoak, fruta heldugabea, pezioloak, kimuak eta loreak sartzen dira. Desagertzeko arriskuan dago; izan ere, munduko 25 primate-espezie mehatxatuenen zerrendan dago[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Garbutt, Nick. (2007). Mammals of Madagascar : a complete guide. New Haven : Yale University Press ISBN 978-0-300-12550-4. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).