CH3-CHOH-CH2OH formulako konposatua. Likido kolorerik gabea eta likatsua da; ia ez du usainik, ezta zaporerik ere. Urarekin, alkoholarekin eta disolbatzaile organiko askorekin nahas daiteke. Bere irakite puntua 187 °C-koa da eta su hartze puntua, berriz, 99 °C-koa. Sukoia da. Propileno oxidoaren hidratazio bidez lortzen da. Propilen glikolak erabilera hauek ditu: sintesi organikoetan, batez ere, poliester-erretxinak eta zelofana lortzeko; antiizoztailea; koipe, olio, argizari, erretxina, koloratzaileen, gozagarrien eta lurrunen disolbatzailea; agente higroskopikoa, plastifikatzailea, elikagaien disolbatzailea, pentsuen gehigarria, eta abar.

Erreferentziak aldatu