Prometeo (satelitea)
Prometeo Saturno planetaren sateliteetariko bat da.
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | Stewart A. Collins eta D. Carlson |
Data | 1980 |
Kategoria | Saturnoren sateliteak, shepherd moon (en) eta regular moon (en) |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | Saturno |
Ardatzerdi handia | 139.400 km |
Eszentrikotasuna | 0,0023 |
Orbita-periodoa | ? |
Makurdura orbitala | 0,000° |
Ezaugarri fisikoak | |
Masa | 3,3 ×1017 |
Dentsitatea | 0,63 ×103 |
Grabitatea azalean | 0,0081 m/s2 |
Albedoa | 0,6 |
Tenperatura | ? |
Ezaugarri fisikoak
aldatuPrometeo satelite txiki bat da, irregularra eta luzanga, 119 km bider 87 km bider 61 km neurrikoa. Haran eta labar ugari ditu, eta hogei bat kilometroko krater batzuk ere bai. Dena den, badirudi inguruko Pandora, Jano eta Epimeteo sateliteek baino krater gutxiago dituela. Dentsitate txikia eta albedo handia dituenez, badirudi Prometeo astro izoztua eta oso porotsua dela.
Prometeo Saturnoren F eraztunaren barne-ertzeko satelite artzaina da, eta Pandora, berriz, kanpo-ertzekoa.
Aurkikuntza
aldatu1980ko urrian aurkitu zuten Stewart A. Collins-ek eta D. Carlson-ek Voyager 1 zundak egindako argazkiak aztertzen ari zirela.
Izendapena
aldatu1980an aurkikuntzaren berri eman zutenean, S/1980 S 27 izendapena eman zioten behin-behinean. 1985ean eman zitzaion behin betiko izena. Prometeo satelite-izena mitologia grekoko Prometeo pertsonaian du jatorria; titanetako bat zen.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu