PISA txostena

ELGA erakundeak sustatutako nazioarteko hezkuntza ebaluazioa

PISA txostena edo Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programa, maiz ingelesezko PISA akronimoarekin ezagunagoa (ingelesez: PISA:Programme for International Student Assessment), Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA-OCDE) egiten duen ikerketa multzo bat da eta horren helburua estatuen hezkuntza sistemen eraginkortasuna neurtzea da. Inkestak hiru urtean behin egiten dira eta 15 urteko gaztetxoak hartzen ditu helburu. ELGAko 34 herrialde kidek parte hartzen dute eta baita ere bazkide diren beste batzuk ere. Denen artean "PISA sailkapena" delakoa osatzen dute.[1]

2018ko PISA probetan parte hartuko duten herrialdeak. Morez ELGA-OCDEko herrialdeak. Arrosaz parte hartuko duten beste estatu batzuk.
2012ko PISA ikerketako irakurketari buruzko emaitzen mapa.

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA-OCDE) izeneko erakundeak ordaintzen ditu ikerketak eta helburua estatuen hezkuntza sistemen eraginkortasuna neurtzea da. ELGAren PISA proiektua nazioarteko ebaluazio estandarizatua da, 15 urteko ikasleei egiten zaiena. 2000. urtean, 32 estatuk hartu zuten parte; 41ek, 2003an; 57k, 2006an; eta 2009an, 63 estatuk. Eta kopurua goraka joan da azken urte hauetan. 2018. urtean munduko 80 estatuk hartuko zuten parte[2] eta horietatik 35 ELGA-OCDEkoak.

Aldez aurretik, ikerlariek emaitza hobeak espero izaten dituzte herrialde aberatsenen hezkuntza sistemetan herri pobreetan baino; baina gero, egindako ikerketek erakutsi ohi dute faktore asko daudela nahasita, emaitza onak edo txarrak azaltzerakoan. PISA ikerketaren helburua da faktore horiek identifikatzea, hezkuntza sistemetan hobekuntzak proposatzeko.

Nolakoak dira probak aldatu

  • Probak hiru urtean behin egiten dira: 2015, 2018, 2021... Ikasleek udaberrian egiten dituzte azterketak.
  • Proben emaitza, PISA txostena, azterketak egin eta handik bi urtetara argitaratzen dira. Abenduan. 2017, 2020, 2023...
  • Hiru arlotan ebaluatzen da ikasleen errendimendua: Irakurketa, Matematika, eta Zientziak.
  • Proba guztiak egiteko lau bat ordu behar izaten dira. Erresistentzia proba ere bada.
  • 2015etik aurrera, ordenagailuak erabiltzen dira proba guztietan. Aztertzaileek eramaten dituzte ordenagailuak eta beharrezkoa den softwarea. Zeharka bada ere, beraz, gaitasun digitala ere neurtzen da.
  • Hizkuntza ofizial bat baino gehiago dauden tokietan, ikasleek aukeratu behar izaten dute beraientzat ohikoena den hizkuntza, beraien lehen hizkuntza ahal bada.
  • Proba ez dute 15 urteko ikasle guztiek egiten; ondo hautatutako lagin edo multzo batek bakarrik egiten du.

Irakurmena aldatu

Komunikatzeko gaitasunaren parte inportantea da irakurmena. Irakurleak irakurritakoa ulertu behar du eta ulertu duela frogatu. Egiten diren galderak mota askotakoak dira. Galdera batzuen erantzuna testuan bertan dago, begi-bistakoa izaten da. Beste batzuetan, ordea, irakurleak dedukzioen bidez jakin behar izaten du erantzun zuzena zein den.

  • Kontsigna da ariketa ikaslearen lehen hizkuntzan egitea. Edo, besterik ezean, lekuan lekuko hizkuntza ofizial batean, ikaslearentzat ohikoenean.
  • 2018. urtean irakurmena izango da gehien ikertuko den alorra.

Matematika aldatu

Eguneroko bizitzari lotutako problema matematiko arruntak ebatzi behar izaten dira. Ez dira formula matematiko bitxiak buruz ikasi behar. Problema logiko-matematikoekin ohituta eta trebatuta egon behar da emaitza onak lortzeko.

Zientziak aldatu

Egunerokotasunean sor daitezkeen problema batzuk konpondu edo ebatzi behar izaten dira, zientzia-metodologia erabiliz eta ezagupen zientifikoetan oinarrituz.

Zer ebaluatzen da aldatu

Konpetentziak ebaluatzen dira, ez ikasitako edukiak bakarrik.

  • Batez ere irakurritakoaren ulermenari lotutako gaitasuna, (ikaslearen lehen hizkuntza ofizialean),
  • Matematikako konpetentzia (2018an finantza gaietako galdera sorta egingo zaie), eta
  • Zientzietarako konpetentzia. (2018an ikasleek IKTei buruz duten ezagutzari buruzko galdera sorta egingo zaie.

Emaitzak aldatu

2015eko emaitzak aldatu

Matematikak Zientzia Irakurmena
1   Singapur 564
2   Hong Kong 548
3   Macau 544
4   Taiwan 542
5   Japonia 532
6   Txina 531
7   Hego Korea 524
8   Suitza 521
9   Estonia 520
10   Kanada 516
11   Herbehereak 512
12   Danimarka 511
13   Finlandia 511
14   Eslovenia 510
15   Belgika 507
16   Alemania 506
17   Polonia 504
18   Irlanda 504
19   Norvegia 502
20   Austria 497
21   Zeelanda Berria 495
22   Vietnam 495
23   Errusia 494
24   Suedia 494
25   Australia 494
26   Frantzia 493
27   Erresuma Batua 492
28   Txekiar Errepublika 492
29   Portugal 492
30   Italia 490
X  ELGA 490
31   Islandia 488
32   Espainia 486
33   Luxenburgo 486
34   Letonia 482
35   Malta 479
36   Lituania 478
37   Hungaria 477
38   Eslovakia 475
39   Israel 470
40   AEB 470
41   Kroazia 464
42   Kazakhstan 460
43   Grezia 454
44   Errumania 444
46   Bulgaria 441
47   Zipre 437
48   Arabiar Emirerri Batuak 427
49   Txile 423
50   Turkia 420
51   Moldavia 420
52   Uruguai 418
53   Montenegro 418
54   Trinidad eta Tobago 417
55   Thailandia 415
56   Albania 413
57   Mexiko 408
59   Georgia 404
60   Qatar 402
61   Costa Rica 400
62   Libano 396
63   Kolonbia 390
64   Peru 387
65   Indonesia 386
66   Jordania 380
67   Brasil 377
68   Mazedonia 371
69   Tunisia 367
70   Kosovo 362
71   Aljeria 360
72   Dominikar Errepublika 328
1   Singapur 556
2   Japonia 538
3   Estonia 534
4   Taiwan 532
5   Finlandia 531
6   Macau 529
7   Kanada 528
8   Vietnam 525
9   Hong Kong 523
10   Txina 518
11   Hego Korea 516
12   Zeelanda Berria 513
13   Eslovenia 513
14   Australia 510
15   Erresuma Batua 509
16   Alemania 509
17   Herbehereak 509
18   Suitza 506
19   Irlanda 503
20   Belgika 502
21   Danimarka 502
22   Polonia 501
23   Portugal 501
24   Norvegia 498
25   AEB 496
26   Austria 495
27   Frantzia 495
28   Suedia 493
29   Txekiar Errepublika 493
30   Espainia 493
X  ELGA 493
31   Letonia 490
32   Errusia 487
33   Luxenburgo 483
34   Italia 481
35   Hungaria 477
36   Lituania 475
37   Kroazia 475
38   Islandia 473
39   Israel 467
40   Malta 465
41   Eslovakia 461
42   Kazakhstan 456
43   Grezia 455
44   Txile 447
45   Bulgaria 446
46   Arabiar Emirerri Batuak 437
48   Uruguai 435
49   Errumania 435
50   Zipre 433
52   Moldavia 428
53   Albania 427
54   Turkia 425
55   Trinidad eta Tobago 425
56   Thailandia 421
57   Costa Rica 420
58   Qatar 418
59   Kolonbia 416
60   Mexiko 404
61   Montenegro 411
62   Georgia 411
63   Jordania 409
64   Indonesia 403
65   Brasil 401
66   Peru 397
67   Libano 386
68   Tunisia 386
69   Mazedonia 384
70   Kosovo 378
71   Aljeria 376
72   Dominikar Errepublika 332
1   Singapur 535
2   Hong Kong 527
3   Kanada 527
4   Finlandia 526
5   Irlanda 521
6   Estonia 519
7   Hego Korea 517
8   Japonia 516
9   Norvegia 513
10   Zeelanda Berria 509
11   Alemania 509
12   Macau 509
13   Polonia 506
14   Eslovenia 505
15   Herbehereak 503
16   Australia 503
17   Suedia 500
18   Danimarka 500
19   Frantzia 499
20   Belgika 499
21   Portugal 498
22   Erresuma Batua 498
23   Taiwan 497
24   AEB 497
25   Espainia 496
26   Errusia 495
27   Txina 494
X  ELGA 493
28   Suitza 492
29   Letonia 488
30   Txekiar Errepublika 487
31   Kroazia 487
32   Vietnam 487
33   Austria 485
34   Italia 485
35   Islandia 482
36   Luxenburgo 481
37   Israel 479
38   Lituania 472
39   Hungaria 470
40   Grezia 467
41   Txile 459
42   Eslovakia 453
43   Malta 447
44   Zipre 443
45   Uruguai 437
46   Errumania 434
47   Arabiar Emirerri Batuak 434
48   Bulgaria 432
49   Turkia 428
51   Costa Rica 427
52   Trinidad eta Tobago 427
53   Kazakhstan 427
54   Montenegro 427
56   Kolonbia 425
57   Mexiko 423
58   Moldavia 416
59   Thailandia 409
60   Jordania 408
61   Brasil 407
62   Albania 405
63   Qatar 402
64   Georgia 401
65   Peru 398
66   Indonesia 397
67   Tunisia 361
68   Dominikar Errepublika 358
69   Mazedonia 352
70   Aljeria 350
71   Kosovo 347
72   Libano 347

2018ko emaitzak aldatu

2018ko emaitzak 2020an argitaratu ziren.[3]

Kritikak, Iruzkinak aldatu

Frantzian, APMEPek (irakaskuntza publikoko matematika-irakasleen elkartea), matematika-probetan Finlandiako ikasleek egindako jarduera onenak azpimarratuz, irakaskuntza frantsesaren arteko aldea azpimarratzen du, "abstrakziorako, sinbolizaziorako eta zorroztasunerako sarbidea" garatzeaz arduratzen baita, eta matematika erreala eta egoera zehatzak irakasteaz, benetako eremura egokitzeaz eta beste hezkuntza-sistema batzuetara eragiteaz ere arduratzen dela.

Kritika batzuen arabera, sistema finlandiarraren nagusitasuna erlatibizatu egiten da. Adibidez, batzuek aurreratu dute finlandiar hizkuntzak garrantzi handia duela Finlandia 24ren arrakastan.[4]

Zenbait behatzailek azpimarratu zuten Pisa ikuspegiak, faktikoa eta objektiboa izanik, ikuspegi utilitaristara eta funts kapitalistara eramaten duela "eraginkortasun" zifratua maximizatu nahi den irakaskuntzaren ikuspegia. Emaitza horiek erabiltzeak hezkuntzari buruzko eztabaidak despolitizatzea ekarriko luke, itxuraz behintzat; izan ere, gizarte-taldeek eta nazioarteko erakundeek zuzeneko interesa dute ikuspegi horiek sustatzeko (New Public Management-en olatuan sartzen dira). Beste espezialista batzuek ikuspegi hori argitzen dute, eta adierazten dute Pisaren emaitzak, azkenean, herrialde bakoitzeko eztabaida politikoetan berrinterpretatzen direla, non aktoreek nazioarteko konparazioak erabiltzen baitituzte beren posizioa indartzeko. Nabarmena da, adibidez, Pisa 2000 eta 2003ren emaitzek eztabaida handiak eragin zituztela Japonian, eta oso gutxi Erresuma Batuan; emaitzak, aldiz, askoz hobeak izan ziren lehen herrialdean 22. urtean baino.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «About PISA» www.oecd.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  2. PISA 2018 results (Volume V) : effective policies, successful schools.. 2020 ISBN 978-92-64-37789-9. PMC 1231714949. (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  3. (Ingelesez) «Publications - PISA» www.oecd.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  4. (Frantsesez) «Les Français et les mathématiques - Un regard sociologique sur les indicateurs du niveau des élèves comme instrument de gouvernance des systèmes éducatifs» Variances 2022-06-16 (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  5. (Frantsesez) Antoine Bodin, 2005 [archive.. ].

Bibliografia aldatu

  • Popkewitz, Thomas S. (2013). «PISA: números, estandarización de la conducta y la alquimia de las materias escolares». Profesorado. Revista de Currículum y Formación de Profesorado 17 (2). ISSN 1138-414X.
  • Rindermann, Heiner (2007). «The g-factor of international cognitive ability comparisons: the homogeneity of results in PISA, TIMSS, PIRLS and IQ-tests across nations». European Journal of Personality (en inglés) 21 (5): 667-706. ISSN 1099-0984. doi:10.1002/per.634.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu