Proactiva Open Arms Badalonako (Katalunia) gobernuz kanpoko erakunde bat da. Oscar Camposek sortu zuen 2015eko urrian.

Erakundearen helburu nagusia da gerretatik, jazarpenetik edo pobreziatik ihesi Europara heltzen diren errefuxiatuak itsasotik erreskatatzea. Egeo eta Mediterraneo itsasoetan laguntza behar duten pertsonen itsasontzien zaintzan eta salbamenduan aritzen dira, baita gertatzen ari diren injustizia guztien salaketan ere.

Jatorriz, Proactiva itsas salbamendu eta sorospen enpresa bat zen, Proactiva Servicios Acuaticos deiturikoa. Errefuxiatuen krisiaren ondorioz, 2015ko irailean Pro-Activako zuzendariak Lesbosera joatea erabaki zuen, enpresako hiru kideekin batera. Enpresak hondartzetako zaintzan esperientzia handia zeukan, beraz, Egeo itsasoan egunero gertatzen ziren heriotzei aurre egiteko erabiltzea erabaki zuten. Hasieran, neoprenoak, hegatsak eta erreskate hodiak ziren haiek zeukaten material bakarrak. Taldearen ekintza nagusia errefuxiatuei hondartzetara heltzeko laguntza ematea zen, gehienbat Siriarrak, Turkiatik etortzen zirenak oso itsasontzi prekarioetan. Denborarekin, ordea, ekipamendua hobetu zen, batez ere partikularren dohaintzei esker.

Sariak aldatu

Egiten dituen ekintzengatik, Proactivak hainbat sari jaso ditu. Horien artean,

  • Nabarmenenena da 2016ko Europar Herritarraren Saria.
  • Fundatzailea, Oscar Campos, Urteko Katalan izendatu zuten.
  • 2017ko Creu de Sant Jordi saria eman zion Generalitateak.

Kanpo estekak aldatu